lesaka - San Fermin erretiratuen elkarteko mendi taldeak San Juan Xarrera ibilaldia eginen du ekainaren 24ean. Oinez doazenak 09.00etan abiatuko dira egoitzatik eta hameketakoa ere izanen dute ohiko lekuan. Autobusean doazenak berriz, 11.00etan aterako dira su-hiltzaileen partetik, San Juan Xarreko mezara joateko. Gero bazkaria izanen dute Aran-tzako Burlada jatetxean, ohiko menu bikainarekin. Txartelak 31 eurotan eskuratzen ahal dira elkartearen ostatuan ekainaren 20ra arte. - A.A.A.