bera - 2019an zer? galdera abiapuntutzat hartuta, Euskaraldiaren inguruko bilera irekia eginen dute ekainaren 6an, Berako Beralandetan (Kultur Etxearen ondoan), ortzegunean 19.00etan. Bortz herrietako herritarrentzako deitu dute bilera eta bertzeak bertze, Nafarroako Euskaraldiko dinamizatzaileak hartuko du hitza. 2020ko udazkenean egitekoa den bigarren Euskaraldiaren inguruko xehetasunak partekatuko dituzte eta, hori behar bezala prestatzeko egin beharreko hainbat lanez ariko dira ekainaren 6ko hitzorduan. - A.A.A.