zubieta. Bestaberri eguneko eta San Joan bezperako ospakizunak uztartuz, egun borobila izan zuten igandean Zubietan. Arratsaldean, VI. gazta lehiaketa hasi zuten. Aurkeztu zituzten zazpi gaztetatik Martuzeneko Florita Loiarterena izan zen irabazlea eta Idirteko Migel Santestebanek irabazi zuen bigarren saria. Izaskun Zubialdek, Ana Mari Mujikak eta Nerea Bazterrikak osatu zuten gazta lehiaketako epaimahaia. Argazkia: Izaskun Zubialde