IGANTZI. Asteburu bikaina izan dute Igantzin, San Migel bestetan. Eguraldia lagun, ederki bete dira iragarritako ospakizunak. Ortzirale eta larunbat arratsean jendetza ibili zen eta igandean, egun handian, ohiko dantza emanaldiak eskaini zituzten herriko dantzariek (argazkian) eta pilota partidak izan zituzten. Asteleheneko hondar egunean, bertso-bazkaria izan zuten, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Argazkia: Oskar Txoperena