ETXALAR. Euria iragarria zegoen, baina goiz erdian eguzkia ikusteko aukera izan zen eta hori baliatuz, sareak hedatu zituzten Etxalarko Lizarieta inguruan, Usategietako Igandean. Eguraldiaren beldur, normalean baino jende guttiago ibili zen, baina joan zirenek suertea izan zuten. Eguerdi aldera turuta-soinuak aditu ziren, gero isiltasuna eta azkenik, uso bakan batzuk erori ziren sareetan, Dagoeneko 20 bat dozena harrapatu dituzte. Argazkia: Ondikol