- Eguberrietan, familiei kontziliazioa errazteko asmoarekin, Gizarte Zerbi-tzuen bidez, 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako Haur Txoko edo ludoteka zerbitzua eskainiko dute Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra (biak barne). Izen-ematea abenduaren 2ra arte egin daiteke, 20 euroko kuota ordainduz.

Etxalarren eta Beran abenduaren 31n izanen dute besta eguna. Arantzako eskolan, Etxalarko Eskola zaharrean, Igantziko Barazarrean, Lesakako erabilera anitzeko aretoan (eta Berako Beralandetan eskainiko dute Haur Txokoa, 10.00etatik 13.00etara.

Izen-ematea Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 948 63 50 36 telefonora deituz edo info@bortziriakgz. eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke abenduaren 2ra bitarte, 20 euroko kuota ordainduta.

Haur Txokoa, haurrek denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta goza-tzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena. Bidenabar, zerbitzu honen bitartez, gurasoei aukera ematen diete seme-alaben heziketa bateratu ahal izateko euren lanarekin edo denbora librearekin.