- Ricardo Baroja eskolako guraso elkarteak, udalaren eta kultur batzordearen laguntzarekin, larunbatean 18.30ean, Txomin eta Txistuman deskontzertuan kontzertu didaktikoa antolatu du kultur etxean. Ekitaldia familia guztiarentzako izanen da eta bertaratuek Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebreaz gozatzeko aukera izanen dute. Sarrerak aitzinetik Agara prentsan hiru euroren truke eskura daitezke.