- Nafarroako Gobernuak ezarrita dituen neurri murriztaileak direla eta, Beti Gazte elkarteak martxoaren 6rako prestatzen ari zen Lesakako III. Mendi Lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan du. Zuzendaritza batzordearen erranetan, “ilusioz eta gogoz bizitzen dugun eguna dela kontuan izanik ez da erabaki erraza izan, baina egoerak ez du ohiko ospakizunetarako aukera ematen. Hurrengo urtean oraindik gogo gehiagoz antolatuko dugu”.