- Zakur batzuek aziendei eginiko erasoen aurrean Lesakako Udalak arduraz jokatzeko eskatu die zakurren jabeei

Udalak adierazi duenez “gutxiengo bat dira arduragabe jokatzen duten zakurren jabeak”. Baina, zoritxarrez, jabe horien “jarreraren ondorioak hagitz gogorrak dira abeltzainentzat eta ez dira diruarekin konpontzen”. Bertzela ere “erreza ez den ofizio batean horrelako erasoak gertatzea hagitz gogorra dela gaineratu du, eta eraso horien “beldur bizi behar izaten dute abeltzainek”. Hortaz, Lesakako Udalak “errespetua eta elkartasuna eskatu dizkie zakurren jabeei, horrelakorik berriz gerta ez dadin”.

Bertze aldetik, urte hasieratik zabalik dagoen Landazelaietako zakur parkearen erabilera egokia egitea ere eskatu dute, eta araudia zuzen betetzea, animali eta jabeen erosotasunerako.