rtero, abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran, kurtso berria gehien erabiltzen dugun erreferentzia da, aldi berean izenbururik egokiena eta meritu gutxien duena, egunean bi aldiz ordu zehatza ematen digun erloju geldituaren modukoa. Esaera zaharrak dionez, gauzak, diren bezalakoak izateaz gain, geu garen bezalakoak dira ere. Holaxe, covid-a gure bizitzan sartu eta bat-batean normaltasun-erlojua gelditu zenetik, ziurgabetasunean bizi gara. Urte pare bat eskax daramagu erloju horri giltza emanez eta aurrera goaz, zalantzarik ez, baina estropezu eginez ere. Ze geratzera etorri diren hainbat ziurtasunen artean kontuak oker datoz zenbait kasutan. Baina, tira... uda ofizialaren amaiera marka-tzen duen kurtso berriaz ari nintzen. Beraz, irailaren lehioa zabaltzen ari gara, Euskadin zein Nafarroan egindako txertaketaren arrakasta ikusita, etorkizunean pandemiak gero eta gutxiago eragingo gaitun itxaropenarekin baita deseskalatzearen pausuak atzera bueltarik gabeko izango direla eta pasa ari garen bostgarren olatua azkena izango zela esperoan ere, intzidentzia-tasaren mantso-mantso baina etengabeko beherakadaren esker. Hala guztiz ere, ez dago itxaropenik egongo gure inguruan gainditu gabe dugun gairik garrantzitsuenari aurre egiten ez ba diogu: gizalegeaz diot, gizalegeaz eta gizabideaz. Orduan, azken bi hilabeteotan festarik ez deiturietakoen zein kontrolik gabeko jendetzaren ondorioz, orrialde kezkagarrienetako bat bizi izan dugu eta, segidan, sortu den kale-borroka mota desberdin bat, zaharrarekin batuz, ezagutu dugu ere: hau da, Ertzaintza akuilatzea eta erasotzea gaueko parrandetako beste osagai bat bihurtuta.

Hau esanda, egoera parapolizialpean bizi garela edota gaztea izateagatik elkarbizi-tzako arau oinarrizkoenak lehertaraziz ongi pasatzeko eskubidea duela dion norbaitek, edozein kasutan ergel eta zital berbera da. Dena den, udara pasata, ziurgabetasun guzirekin baita gutxi izan ez diren ikasitako ziurtasunekin ere, hona hemen kurtso berria. Aurrera ba!