1895eko uztailaren 31n, duela 127 urte paseak beraz, Sabino Aranak EAJ sortu zuen. Euskadi eraikiz eta egituratuz, euskal nazioa beraz eraikiz eta egituratuz. Karlistaldien eta foruen abolizioaren ondoren, industrializazioaren gorakadak immigrazio handia eta aldaketa handia ekarri zuen Bizkaiko gizartean denbora gutxian. Testuinguru horretan sortu zuen EAJ, Euskadiren independentzia, Zazpiak Baten, euskal estatuaren Burujabetza sortzeko helburuarekin. Helburua argi eta garbi zuen. Euskal kultura, euskara, euskaldunen interesak eta kezkak defendatu behar, euskal kolektibo kontziente izaten jarraitzeko borondatea ez baitzen aintzat hartzen espainol politika ofizialean.

Sabino Aranak EAJren eskutik aldarrikatutako euskal nazionalismoa, abertzaletasuna ulertzeko, kontuan izan behar ezinbestez funtsezkoak ziren bat-bateko aldaketa eta krisi garaiak, hortxe eta horregatik jaio zen EAJ. Sabinok ez zuen beste aldera begiratu, konpromiso zehatza hartu baizik, garairako berritzailea izanik kontzientzia askotan tentsio positiboa sortu zuen.

Historiaren bilakaerarako euskaldunontzat funtsezko mezu bat sortu zuen, amets berritzailea. “Euskotarren Aberria Euskadi da” izan zen bere aldarria euskal gizartearen aurrean. EAJ sortu zuen, espainiar nazioaren batasunaren izenean euskal foruen abolizio bortitzaren ondoren euskal lurretan egindako hondamendi politiko-instituzionala onartu ez zuten euskaldunen elkarte gisa.

Euskadiren nazio izaera berretsi zuen Historiaren aurrean, bere helburu politikoa aldarrikatuz, Euskadi, eta bere eskubide politikoak lortzea planteatuz baketsu eta demokratikoki. Bere garaiko botere espainola denari aurre eginez, euskal gizartearekin konektatuz. Mende berriari aurre egiteko euskaldunek behar zituzten erronkak planteatu zituen, erakunde zentralisten nagusitasun-posizio, politiko, sozial, kultural eta intelektualen aurka eginez. EAJ sortu eta 127 urte geroago, bere borondate politikoa berretsi egiten da gaur egun. Katea ez da eten, ez. Bedi bada.