Ziega. Txiki. Fusilak. Franko. Heriotza. Eusko gudariak. Tristura infinitua. Iluna, bai. Zeharkatu nuen gaualdi iluna isolamendu ziegetan. Krakateko barrunkaria bihotzean arbasoen dolmena lez, hortze zola ikarakorra eta antzinateko zuzi antzua bihotzean. Barroteen artetik ikusitako tximistek aholkuak dakarzkidate, ziegako horma eta harriek mintzo, deiadar beltza. Etsai mingotsak erasoka ditut erasokor. Harripekoan madarikatuak daude, lehen aro utopiko fosilizatuaren gisan.
Marmolezko izpiritu gaindi ezina, ikono madarikatua. Halabeharra eta patu oldarkorra utopia ikarakorran. Gudari postumoaren mimetismoa kartzelaren bakardade intimoan. Jon izena. Paredes abizena. Txiki niretzat, Ziegan nago. Irailak 27. 1975. urtea. Motina kartzelako goiko solairuan. Isolatua. Luzaroko. Armiarma txikia lagun eta bikotekidea. Gose.
Ez egarri. Baina. Aurrera. Gaualdi iluna antzinatean geratu zen, baina noizbehinka, eta oraindik, inguratu eta irentsi egiten nau gupidagabeki mende erdi ondoren. Lurreko bi poloen artean iluna da beltza, beltza da iluna. Bakardadea amildegi sakona da itsaso itzaltsua. Itzal, itzal, basoaren ume iaulkal.
Ama Xixili, arreba Arantxa, anaia Juanramón. Aita Inosen. Osaba Gerardo. Benito. Bai Benito osaba. Lemona muinoa. Saseta Batailoia. Katea. Katea ez da eten. Jainko guztiei, edonor direla eta, eskerrak ematen dizkiet nire taxu izukaitzagatik, nire traza otzakaitzagatik Ez du axolarik atea zein estua izan daiteken. Ez du axolarik zigor gaiztoz azpiratua nadin ere. Zutunik. Zutik.
Ez negarrari. Malkorik ez. Harro. Eutsi. Itxaropena. Ziega. Etorkizuna. Kimu berriak. Aberria edo Euzkadi. Ikurriña. Patri, Leire, Enara, Noa, Natale, Eki, Kai. Bai, bai nire izar garailaeran kapitain garaitiarra naiz eta. Neure izpirituaren jaun eta jabe naiz. Bai, jaun eta jabe. Beti aurrera, beti. Burkideak. Ezin ahaztu, bihotzean, gogoan. Betirako. Beste batzuk ere. Nelson Mandela. Jan Valtin. Aita. Ni. Neu. Jose Manuel. Bujanda. Arizmendi. Bixar. Iruña ilunean isolatuen ziegan. l