2025 honi ordu gutxi geratzen zaizkio dagoeneko eta, urtero bezala, egun hauek alferrikako labupoenak, mota guztietako gaiekin lotuta, dakartzate beraiekin. Urteko pertsonaia edo gertaera esanguratsuenei buruzko zerrenda famatuez argitaratzen dituzte komunikabide guztiek ari naiz. Batzuek eta besteek, solasaldiek, iritzi-emaileek eta bozeramaile politiko nagusiek barne, haien lehentasunak erakusten eta justifikatzen dizkigute garrantzi-ordena subjektibo batean.
Aitortu behar dut zerrendeen edukiari haien egileek eman nahi duten biribiltasunak harritzen nauela. Baina aitortzen dut ere ni ez naizela gai deus zerrendatzeko, ez dudalako inolako metodorik ondorio aldaezinetara iristeko agian. Salbuespen gutxi batzurekin zeinek ez baitute inolako meriturik, izan ere, aldaezina errealitatea bera denean, ez dago balio duen beste premisarik. Subjektibotasunak agintzen duen tokian ez dago zutik eusten den laburpenik, nik egin beharko banu, hasiera-hasieratik zalantzatan blai egongo nintzateke.
Adibidez, nola aukeratu urteko libururik onenak, irakurri ditudanen kontua ere ez badaramat eta nire biblioteka xumean txukun jartzen ez baditut; zein postu esleitu enegarren aldiz berrirakurri dudan liburuari edo erabili ahal dudan beste horri, bertan azpimarraturiko dozenaka esaldiaren laguntzaz, beldur eta zalantza zahar asko askatzeko; edota nola ez igo podium-ik preziotsuenaren gorenera, esker onarena, autoreez eta irakurketez nik baino askoz gehiago dakienaren eskutik nire eskuetara iristen diren oparitutako beste liburu haiek. Azken batean, nola ulertu liburuak, mareak bezala, ez direla nahierara etortzen eta joaten, bizitzak ekarri eta eramaten dituelako baizik, nola ordenatu nahaste intuitiboa, harridura, itsualdia edo etsipena, nola antolatu zoria...
2025a itzal artean hasi zen, argirik gabe jarraitzen gara. Liburuenena izan ezik, nere eguneroko bakez, zoriontasunez eta itxaropenez babesak izan direna. Hori dela, hori bera, hurrengo urterako bihotz-bihotzez opa dizuedana... Urte Berri On!