Bilbon egin berri den topaketa batean, esperientziak eta testigantzak partekatuz, egindako ‘nola ikusten duzu edalontzia, erdi hutsik edo erdi beteta?’ galderaren aurrean, norbaitek xehetasun bitxi bat adierazi zuen, ordurarte neretzat oharkaben: erdi beteta edo erdi hutsik, edalontzian hutsune berbera dago, betetzeke beste erdia falta da. Hau da, erreakzioa, gu zutik jartzeko berme-puntua, perspektiban datza, ez dago berak baldintzatuta, era batera edo bestera puntu beretik abiatzen gara beti, gure O kilometro propioa. Horretan pentsatzen ari azken egunotan neure buruari esaten nion bitartean, nazioarteko panorama nahasi eta gordinaren aurrean, erdi hutsik edo erdi beteta edalontziak hutsune bera partekatzen duen bezala, ausardiak eta koldarkeriak jatorria bera, beldurra, partekatzen dutela. Hau da, mundua, guztion etorkizuna, bi tipo harroputz eta ausartegiren eskuz lehertzear zeudela sentitzen nuen, zeinen nortasun-ezaugarriak etika-falta eta erabateko zigorgabea baitira. Eta gainerako gobernu-buruak, batasuna aldarrikatzen, baina bururik gabeko oilazkok bezala aritzen. Ausartak batzuk, koldarrak besteak? Aristotelesek ausarkeri- eta koldarkeriaren arteko erdiko puntu gisa definitu zuen ausardia; Platonek, ondorioztatu zuen ez dela soilik arriskuari aurre egitean datzala, baizik eta ongiaren ezagutzarekin jokatzean; eta Sokrates biziki haserre agertzen zen ausarti direlakoek zilegitasun moral oro alde batera uzten zutenean. Ba, 25 mende geroago, horra hor Trump eta Nethanyahu jo ta ke, itxurazko plangintzarik gabeko dinamika bat sustatuz, helburu irmo eta nabarmen batekin: nazioarteko arauekiko mespretxua munduan zehar zabaltzea, haien onurako indartsuenaren legea finkatuz. Bitartean mundu zibilizatua kikildurik, geldirik,
Baina, benetako ausardia sinpleki gure hauskortasun propioa aitortzean baldin badatza? Beraz, gure 0 kilometroa, kaosen aurka jorratzeko euskarria dugu. Ez dezagun gutxietsi lehen urrats horren balioa, edalontzia gainezka egin arte betetzeko gai baita.