Síguenos en redes sociales:

Zaldiko Saria Berri Txarrak-entzat

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartearen batzarrak euskararen inguruko sariak erabaki berri ditu. Euskararen Sari Ona edo Lamien Urrezko Orrazia Berri Txarrak taldeari eman zaio, euskararen aldeko hautua egin izanagatik; euskara Euskal Herritik kanpo erabiltzeagatik; euskara arrakasta lortzeko oztopoa ez dela aski ongi erakutsi izanagatik eta, euskara, azken finean, plazara eta mundura zabaltzeagatik. Gure esker ona adieraziko diegu, beraz, gaurkoan bertan arratsaldeko 8etatik aurrera, jende guztiarentzako ekitaldi irekian. Bertan, jakina, Berri Txarrak taldeko kideak izanen dira.

Sari txarra, aldiz, Iruñeko artzapezpiku Francisco Perezi eman zaio, euskara Elizan baztertzeagatik. Elizak, izan ere, bere egin du euskararen legeak ezarritako lurralde-zatiketa, eta Iruñea-Iruñerrian, hau da, euskaldun gehien biltzen dituen eskualdean, euskara erabat baztertu du mezetan, elizkizunetan, argitalpenetan eta kale-agerraldietan.