Gogoan dut oraindik zure arrebaren deia jaso, lana alde batera utzi, kotxea martxan jarri eta Iruñara 140 km orduko joaten nintzen momentua. Kotxea nolabait hartu, gidatu, hotzean pentsatu, aparkatu eta lurrera erori nintzen momentua. Urgentzietako atetik sartu eta eskuetatik eta gerritik fuerte heldu eta sala batera sartu zidaten momentua. Sala xuri, hotz eta ilun hura?

Nolatan zure amak zure istripua aurretik antzeman zuen momentua, ametx txar eta ilun hura. Ea zergatik zure mezuetako azken hitzak goiz hartan neretzako egunik polit eta hoberena desiatzen zenidan? Qué ironia. Zurekin hitz egiten nuen bakoitzean maite nizula erraten nizun, goiz-eguerdi eta arratsero edozein momentutan karreteran bai zu edo niri istripu batean edozer gauza gertatzen ahal zitzaigulako, zure erantzuna? “¡Y qué pesada eres! Nik ere maite zaitut boñita”. Oraindik maite zaitut, eta beti maiteko zaitut.

Izugarria da nola momentu batetik bestera pertsona baten destinoa golpe eta “ostia” batekin nola aldatzen den? bere etorkizun eta plan guztiak pikutara botariz. Urtea pasa da jada, egun gogor eta beltz hartatik. Urte luze, motz, intenso, lasai, alai, gogor, neketsu eta koropilatsua benetan.

Gertatutakoak gertatu, aurrera egin dugu. Orduak eta egunak pasatu dira, aurrera egin behar izan dugu, ez dugu besterik. Bizitza honetan ez baitago botoi gorririk larrialdi hauetarako, botoi hori sakatu, denbora gelditu eta zure pena eta tristura guztiak botatzeko aukerik.

Etxetik joan behar izan dut, eta pisu bat hartu neure bizitza eraikitzen edo berreraikitzen hasteko. Pixuan ni neu nago bakarrik, nire jana, nire arropa, nire gauzak, nire bizipenak, nireak soilik. Horrela gertatu da, harro nago etxetik joan eta bakarrik bizitzen hasi izana! Guztioi gomendatzen diet, izan ere zu baitzara zure bizitzako indarrik handiena baina kontuz baita zure enemigorik handiena ere! Zure buruak eta bihotzak mezu ezberdinak bidaliko dizkizute, zure lana izango da hauek guztiak analizatu, ongi aztertu eta zein den aukerarik egokiena jakin eta horrekin segitzea.

Egunero gaua irixten da eta egunero argitzen du, zer erran nahi dut honekin? Bizitzak egun eta momentu asko oparitzen dizkizu, zure lana izango da egun hauek ongi probextu eta gozatzea! Ez baita aldi batez bakarrik bizitzen, egunero bizitzen da. Heriotz bakarra da bizi honetan, zuk jakingo duzu nola bizi.

Pertsona alai, jakintxu eta zoriontxu askok lagundu eta maitatu naute urte honetan zehar, beren apurrik ttikienekin bulkada fuerte eta goxo bat emanez. Beren besarkada eta muxu goxoak emanez, eskerrik asko eta mesedez segi ematen, nik bueltan emango dizkizuet. Batzuek hasi hasieratik lagundu naute, irri eta malko askoak ateraz, leku batetik bestera eramanez, mendi batetik bestera edo Fonda ostatuko terrazan atxalde askoak pasatzen. Besteak, beranduago agertu dira, nire tripa guztiak fuerte astindu, niri mareatu eta zorabiatu naute... baina ze laguntza eman didaten! Zuek ere lagundu baitnauzue zuen erara gaixuak, zuek asko irakatsi nauzue, izugarri ikasi dut.

Urkidi, ene kuadrila eta familia, urte honetan zehar zenbat aldiz erran dite amak: “¡Qué kuadrila tienes! ¡Una kuadrila de 10! ¡Los mejores amigos! ¡Ya quisiera cualquiera tener estos amigos!”. Urte honetan zehar gure elkarrizketetako gaietako bat lagunak izan dira, ados, baliteke beste batzuekin gelditzen aukeratzea, batzuen edo besteen lagunak egiten al giñen baina bizitzak gu guztiak elkarrekin jarri gaitu. Ba eskerrik asko dena delakoari, zuok gabe Ixaro ez legoke egoera honetan egongo!

Ttiki, Yeraytxo, zure irrifarra buruan izanda, nik ere nere irrifarra egunero jarriko dut aurpegian gaur arte egin dudan bezala. Ezpainak gorriz pintatu eta irrifarre polit bat jarriko dut egunero, sendo eutsi behar baita egunerokoari eta hau zuok guztioi esker izan da ene lankide, lagun, maiteak, familia?!

Eskerrik asko politak, eta eutsi goiari!