epizenoak, neutroak edo mistoak. Ez dira sinonimoak adjektibook baina balira bezala uler genitzake Euskaltzaindiak hartutako azken erabakiaz aritzerakoan. Izan ere, epizenotzat, mistotzat edo neutro-tzat jo diren 500 inguru izen onartu baitituzte euskal izendegian neskei zein mutilei jartzekoen artean. Ez da atzokoa neskatoen eta mutikoen heziketa berdinzalerako arropentzako ezarritako kodeak, kirola aukeratzeko irudikatutako abileziak, unibertsitate ikasketak egiteko ahalmenak, burmuinaren garapenerako aukeratu beharreko jostailuak, etab. luzeari genero ikuspegia ezabatzeko egindako lana. Jaiotzen garenetik gure generoa guztiz, egunero eta betirako markatzen duen aspektua, ostera, izena da. Izen bat ala bestea jarriko digute gure generoaren arabera eta izen hori aldatzen ez dugun bitartean, bederen, multzo batean ala bestean sartuko gara edo sartuko gaituzte edozer nahitarako. Espainiako legeek hala agintzen omen zuten duela gutxi arte eta 2011. urtean legea aldatu bazen ere, ez omen da indarrean jarri. Eta, beraz, umeei generoaren araberako izenak jartzen jarraitu dugu. Euskaltzaindiak, ordea, neutrotzat jo litezkeen izenak izendegiratu ditu eta izen horiek, umearen generoa kontuan hartu gabe erabil daitezke.

Euskarak honakoan ere aurrera egiten lagunduko digulakoan nago. Euskarak ez du generorik. Andrakileta (la muñeca, la poupée) ez da izen femeninoa euskaraz, ezta baloia (el balón, le ballon) maskulinoa ere gure inguruko bi erdaretan bezala. Gure hizkuntzak ez du generorik marka-tzen. Gauzek, gertakizunek, ez dute genero pisurik. Zergatik izango dute, bada, pertsona izenek? Euskarak, askatasun handiagoz aritzeko aukera ematen digu: Amaiur, Amets, Bihotz, Euri? eta beste hainbat eta hainbat izen neutroak omen dira. Uler-tzeko, genero marka gabeak. Beraz, gainontzeko izenek ere ez daukate markatu beharrik, guk nahi izatera. Euskaltzaindiak, orain arteko bidean bezala, euskarak ematen digun singulartasun horretan lan egiten jarraitzea eta izendegia eguneratzen joatea baizik ez da behar.