e Carreren Lorezain leiala, Shakespearen Lear Erregea eta Rikardo III, El Padrino eta Narcos seriearen elementuak nahastu eta sorturiko koktela ematen du argudioak. Droga legezko eta ez-legezkoen arteko desberdintasun artifiziala leherrarazten du, nazioarteko politikaren desnazionaliza-tzea gezurtatzeaz gainera.

Gaiztoak daude, idealistak(ustezkoak) inuxenteak, buruzagi zikoitzak, enpresari goseak, labanazoak, gerra mehatxuak, interes ezkutuak, populismoa, espiak, nazioanalismoa, betiko ezinikusiak, eta Robin Hood asmo bat, Mario Draghi, Europako Banku Zentralaren leman Arrisku Primari aurre eginez trebatu ondoren, Erroma inguruko biltegi batean Astrazenecaren 29 miloi txerto dosi aurkitu dituena.

Esan bezala droga asko dago, zeren gorputzean sartzeko erabili, estalian saldu eta merkatu beltzaren arabera prezioa igo edo jaisten duen sustantzia droga baita. Estraperloa dela entzun dut, neuk narkotrafikoa deituko nioke. Analistek Mantxako Kanalaren alde bietan azterketa kontrajarriak egiten dituzte. Iparraldera, zentzudunek Europako Batasunaren geldotasuna eta prezioa negoziatzerakoan erakutsitako xurkeria azpimarra-tzen dute; populistek txertaketan lehen dabiltzalako Europa batuko herritarrok diegun inbidia ("First in vaccination", dio Torien propagandak). Hegoaldera, britainiarrak Boris Jonhsonengan haragituta, zeken, lapur, traidore eta larderiatsu ageri dira. Erdian, konpainia anglo-suediarra, droga kartela, txertoak garestiago sal ditzakeelako kontrabando-gaiak ezkuta-tzen, gezurretan, bere burua nabarmen-tzeko beldurrik gabe, mehatxuak mehatxu, baibaitaki berak dituela hogeita hamaika eskutik.

Mario Draghi, narrazioko ustezko Robin Hooda, ustezkoa baino ez da. Izan ere ausartuko dira Europako Batasuneko agintariak, txerto ekoizpen ahalmen handien duen erakunde politikoa, lantegiak armadaz hartu, MOEk aholkatu bezala patenteak bi urtetarako hautsi eta bere kabuz mundu guztiarentzat txertoak ekoizten? Ez, ez dira ausartuko. Ursula von Der Leiyen ez da terrorista bat. Nahiz eta hori izan film-nobela honetan behar dena: talde terrorista bat, milioika txerto ekoizten.