Zirrikituetatik begira

Aurrera begira

22.10.2021 | 00:08

Hamar urte eta egun bat. Euskal gizartearen zati batek ondo gogoratzen du zertan zebilen 2011ko urriaren 20an. Beste batek ostera ez daki hortaz ezer. Ez da normala gizarte berean batzuentzako bizi guztian gogoratuko duten eguna izatea eta besteentzako ezerezaren hurrengoa, denok elkarren ondoan bizi garenean. Antzekoa gertatu zen euskal gizartean duela 80 urte.

Isiltasuna da ertz horien artean dagoen zulo beltza. Ez dut inoiz ahaztuko gudari zahar batek oraintsu esaten zidana: urteak ez dira ahanztura eragiten dutenak, isiltasuna da gogoramenaren arerio nagusia.

Hitz egiten hasi beharra daukagu eskoletan, etxeetan eta lagunartean; hitz egin titularrez haratago, erantzukizunez eta lasaitasunez, hitzen indarrez jabetuta, berba lodiak baztertuta, aurrean daukagun solaskidea kontutan hartu eta komunikazioa bilatuz.

Zergatik eta zertarako? Gertatu denaz birjabetu bere gordintasun osoan eta etorkizunari demokratikoki hobeto heltzeko. Tresna egokiak ditugu horretarako: norbere gogoramenak (ditugunean), hainbeste biktimen sentipen esplizituak, dozenaka kultur ekoizpen interesgarri, oroimena eraikitzen laguntzen diguten azpiegitura eta erakundeak edota bakegintza eta elkarbizitzarekin konpromiso sendoa erakutsi duten pertsona eta taldeak. Geure aukera da bide gurutze honetatik ateratzea etikoki eta demokratikoki sendotuta. Hilak, hiltzaileak, torturatuak, mehatxatuak, irainduak, gurasoak, senideak... gure artean ditugu oraindik amets gaiztoa ahaztu ezinda bizi direnak. Denok entzun behar ditugu, beti ere oinarrizko eskubideen defentsa dela gure ipar orra-tza. Bizitza eskubideak, pertsona guztien integritatea eta giza eskubideak oro har, hitzez eta (batez ere) egitez jarri behar ditugu bestelako helburuen aurretik. Horixe da erronka.

Bernardo Atxagak duela urte batzuk ida-tzi eta irakurri zuen poemak bere ulergarritasunean eta etxekotasunean duen esangura sakona dut gogoan. Horrexegatik da ederra. Osorik irakur-tzeak merezi du. (...) bizitza, bizitza da, handiena. Ken-tzen duenak kentzen du dena.

Más información

noticias de noticiasdenavarra