endebaldeko Sahara okupatutako lurraldea da, indakeriaz inbaditurik izan zen geroztik status quo lotsagarri batean ezarria. Mende batez espainiar administraziopean egon zen kolonia gisa eta 53. probintzia izanez. Marokok, aldiz, ez du inoiz lurralde horren gaineko inongo eskubiderik izan historian zehar, nazioarteko auzitegiek eta erakundeek espresuki hala aitortua. Izan ere, Marokoren aurkako Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen epai bate ondorioz Martxa Berdea deiturikoa sortu zen, garai hartako genozidio handienetako bat ekarri zuena: 1975ko otsailak 18tik 23ra bitartean, 3.000 saharar inguru, gehienak Espainiako NAN batekin, adinduak, emakumeak eta haurrak, Marokoko hegazkinek masiboki napalm-fosforo txuriarekin bonbardaturik izan ziren Um Draiga kanpamentuan lehenik eta Aljeriako erbestera bidean gero. 1975ko azaroak 14an, Juan Carlos Borboikoa jarduneko estatuburu zela -Franco hilzorian bait zegoen- Madrilgo Hiruko Akordioak deiturikoak sinatu ziren, Espainiak Mendebaldeko Sahara legez kanpo lagatzea formalizatuz. Ordutik, sahararrak zigorturik daude Aljeriako Hamadan erbestuta egotera edo okupatutako Saharan zapaldurik bizitzera. 46 urte hauetan, Espainak sahararrekin duen zorra alde batera utzi dute Gobernu guztiek, salbuespenik gabe. Nahiago izan dute diktadura batekin harreman onak izatea eta tirano baten xantaiari behin eta berriz men egitea legezkotasunaren defentsaren buru izatea baino. Alferrik, Marokok beti irabazten baitu. Ehunka adibide egon arren, bat ere ez PSOEko gobernuek sinatutakoak bezala, Felipegandik Zapaterorengana, Zapaterorengandik Sanchezengana. Ba, sahararren kausaren aurkako azken doilorkeria egungo presidenteak egindakoa da Mohamed VI. kriminalarena babestuz: bere garaian indarkeriaz, milaka zibil sarraskituz, inbaditu zuten lurraldea ez-legitimoki okupatzen jarraitzen duena.

Putinez eta Ukrainako herriaz ari naizela dirudi, bai, satrapa guziak duineztasun bera direlako. Traidoreak, ere. Norbaitek Sánchezi gogorarazi diezaiola.