gun hauetan hainbat irrati telebista dabil Alberto Núñez Feijóoren adierazpenak desenkriptatu nahian. Diktadoreak Garaipen Eguna deitu zuen gomuta tristeko egun honetan irekiko den kongresutik aterako den presidentearen etorkizuneko estrategiez ez da asko ezagutzen. Erraz astindu zuen bere iritzia Gaztela eta Leonen Voxekin baterako gobernu osakera eta egitasmoaz baina gobernukide honen taktika luzatzaileak presidente gisa bustitzera eramango du, orain arte gainetik kendu nahi izan badu ere.

Bitartean, hitz egiten duen bakoitzean entzuleoi errierta egiten digun bozeramaileak zergen jeitsiera hartu du goiburu Espainiako Kongresuan. Zergen jeitsiera zein eremu edota ekoizkinetan eta nola eragin proposatzen ez den artean, ahun-tzaren gaberdiko eztula baino ez da. Alderdi Popularrak ez du nahi horretan sartu eta Palmako Adierazpena aipatzen du Sanchez presidenteari aurpegiratuz ez duela nahi emandako hitza bete.

Adierazpen hori irakurtzen jarrita, hitzez laburrak bezain interesgarriak dira bere lau ardatzak. Laburbilduz, Estatu Espainiarreko zein Europako egungo egoerari aurre egiteko elkarlanerako izpiritua nabarmentzen da, etorkizuneko erronkak ahaztu barik. Hori horrela, Espainiako gobernuak Europar Kontseiluan eginkizun duen lana babestea, ukrainar errefuxiatuekiko konpromisoak betetzea, Europako hondoak egikaritzen jardutea eta talka-plan irekia eta dinamikoa abian jartzea azpimarratzen dira. Testuinguru honetan aipatzen da energiaren salneurriaren in-paktua moteltzeko beherapen fiskala.

Bi apunte amaitzeko. Alde batetik, Sanchez ez da erakusten ari adierazpenari darion elkarlan eta koordinaziorako asmo izpirik; bestetik, La Palmako erkidego buruen bilera hartara Alderdi Popularreko presidente batek ere ez zuen inolako proposamenik eraman. Beste batzuk bai. Estatu-bokazioa duela alderdi horrek? Zehazki horretarako ez dutenek konpromisu sakonagoa erakusten dute estatu horretan zein besteetan bizi diren gizateriekin.