etxe parean dagoen lorategitik doinu ederrak sartzen dira goizero sukaldean. Askotan, esnatu bezain pronto, automata bezala harrikoa egiteari ekiten diot. Doinuak hor daude zain, leihoaren bestaldean, baina irratia plater zaratarekin batera sortzen den soinu-bandak ez dit entzuten uzten. Erdi lo-eginda, edota nire pentsamenduetan mulgilduta, ez naiz inoiz jabetzen Naturak egiten didan opari horretaz. Gaur, ordea, zeozer berria gertatu da, lorategira begira gelditu naiz ikusminaz eta bertan ba miraria, hontza uluka txoritxoen abestiekin batera. Hala ere, hizketan zeuden elizaren kanpaiek goizeko zazpiak zirela iragarri dutenean eta, bat-batean, doinu alai horiek, hain iraunkorrak ziruditenek, hegan egin dute. Desagertu dira, gabezizko hutsune mingarria utzita. Leiho parean nago beraien zain, baina ezer ez. Alde egiten duenean bakarrik ohartzen gara betirako suposatzen dugun guztiak epea duelakoaz: osasuna, plazerra, amodioa, alaitasuna... Gaurkoz, ez dut harrikorik egingo, ez dut gosaria automata moduan prestatu behar. Leihoaren parean eserita, txorien elkarrizketaren lekuko mutua izango naiz, belarriak luzatzen. Gero, elizaren kanpaiek hegaztiak izutzerakoan, ziur naiz berriro faltan botako ditudala, baina haien alaitasuna barneratzen egunari egin diot aurre.