Amaia Aberasturi Franco (Gautegiz Arteaga, 1997) txikitatik artista izan nahi zuela argi zeukan bizkaitar aktorea da, zinema eta telebistan aritutakoa. Lan egin zuen lehen pelikula Zigortzaileak euskal filma izan zen. Ordutik, argi zuen zer zen nahi zuena: aktore izan nahi zuen. 18 urterekin Madrilera joan zen antzerkigintza eta Haur Hezkuntza ikasketak egitera, eta geroztik, hainbat lanetan parte hartu du, protagonistaren paperean: hala nola,Vitoria 3 de marzo eta Akelarre (Goya, Feroz) pelikuletan, Bienvenidos a Eden eta La Edad de la Ira telesailetan, eta estreinatzeke dagoen Beguinas telesailean. 

Abesti bat: Hainbat ditut gustuko; adibidez, Ed Sheeranen Perfect. Askotan dantzatu dudan abesti bat da, sentimenduz beterikoa. 

Musika talde bat: Queen. Beti pentsatu izan dut zein ikusgarria izango litzatekeen beraien kontzertu baten egotea. Ikusgarriak zirenFreddie Mercuryren ahotsa eta taula gainean zuen jarrera.

Bakarlari bat: Miley Cyrus. Txikitan, afaldu baino lehen, bere telesaila ikusten nuen. Sarrerako abestia dantzatzea eta abestea asko gustatzen zitzaidan. Ordutik entzuten dudan abeslaria da. 

Liburu bat: La sombra del viento. Liburu bakarrean hainbat genero nahasten ditu. Liburu horretako esaldi bat nabarmenduko nuke: Bagara norbaitek gogoratzen gaituen bitartean. 

Antzezlan bat: La casa de Bernarda Alba. Lehenengoz aztertu dudan antzezlana da. Pertsonaiak, historia, autorea… Asko irakatsi dit an-tzezlan honek. Aktore bezala aldaketa bat izan nuen irakurri eta aztertu ostean. 

Telesail bat: Game of Thrones. Asko gozatu dut telesail hau ikusten. Gidoia, paisaia, aktoreak… Izugarria iruditzen zait. 

Zine zuzendari bat: Steven Spielberg. Pelikula ezberdin eta anitzak egiten dituela iruditzen zait. 

Aktore bat: Meryl Streep. Oso pertsonaia ezberdinak egiten ditu, eta aktore bezala hori txundigarria iruditzen zait. 

Kultur espazio bat: Escuela para el Arte del Actor. Bertan ikasi nuen, eta Madrilen nagoen bakoitzean bertatik pasatzea gustatzen zait. Giro oso ona dago eta uneoro kultur proposamen ezberdinak eskaintzen dituzte. Etxean bezala sentitzen naiz bertan.