Jon Ander Urresti (1992, Bermeo) Filosofian graduatua eta Dan-tzerti Bilboko arte eszenikoen goi-mailako eskolan graduatua da, gradu amaierako lan sarituarekin. Ikasketak bukatu eta segituan proiektu ugaritan lan egindakoa da bermeotarra. Esaterako, Hormanposter kolektiboaren parte hartzaile izan da, Antigone antzelanarekin Donostia saria irabaziz. Halaber, Artedrama eta Axut konpainiekin, Hondamendia antzezlanean ere aritu da.

Khea Theater taldearekin, bestalde, Arriagako Faces lanean ibili zen. Orain, Khea Theater-en La sed del minotauro antzezlanean dabil. Bere proiektu propioak ere baditu: Tribiz baserri galdue antzezlan dokumentala egin zuen, eta, egun, Durangoko sormen bekaren proiektu irabazle izan den Eukalyptus lanarekin dabil biran. Ikus-entzunezko bestelako proiektuetan ere parte hartu du, ikus-entzulearentzat aski ezagunak direnak, gainera: Cristobal Balenciaga (Disney), Intimidad (Netxflix), Los últimos románticos (David Sañudo), Karmele (Asier Altuna), ...

Jon Ander Urrestiren kultur gomendioak

Abesti bat: Domecq Mariñelaren hiltzea (Ohianeko Zuhainetan)

Musika talde bat: Endemaño

Liburu bat: Poesia, zaurien ukendu (Ainhoa Urien)

Idazle bat: Friedrich Nietzsche

Antzezlan bat: Trasnverse orientation

Aktore bat: Barbara Lennie

Film bat: Las ocho mantañas

Kultur espazio bat: Aulestiko antzerki topaketak