Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979) umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan eta, harrezkero, izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian.

2018an Bizkaiko Txapeldun izan zen. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuen. 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da. Bertsolaritzan lehen pausoak Muxikako Ariatza auzoan eman zituen, 1987ko Santa Kurtze jaietan bertsotan parte hartuta.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza, eta hainbat hedabidetan kolaboratu du: Berria, ETB, Argia, Busturialdeko Hitza...

Onintza Enbeitaren kultur gomendioak

Abesti bat: Etxe bat (Gorka Urbizu).

Musikari bat: Anari.

Liburu bat: Miñan (Amets Arzallus).

Bertsolari bat: Nerea Ibarzabal.

Gai jartzaile bat: Maite Berriozabal.

Bertsotan aritzeko plaza bat: Izan Inurrik antolatutako edozein, sortzen den atmosfera bereziagatik.

Kazetari bat: Pablo Gonzalez.

Film/telesail bat: La vida es bella filma eta Los Bridgerton telesaila (azken ikusi dudana).

Kultur espazio bat: Bilboko Kafe Antzokia, adibidez.