Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak:

  • Abesti bat: ETSren 'Konkista'.
  • Musika talde bat: Gozategi.
  • Dantza pieza bat: Arin-arina. 
  • Liburu bat: Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori'.
  • Antzezlan bat: Metrokoadrokaren Bidaide.
  • Film/telesail bat: 'Maspalomas'.
  • Erakusketa bat: Basoan. Larraitz Ugartemendia eta Josette Dacosta.
  • Kultur espazio bat: Artgia sorgune galeria. Gasteiz.

Irunen jaioa, 1983ko urtarrilaren 16an. 17 urterekin Leioako Arte Ederren fakultatean sartu zen, eta 2004. urtean Erasmus Socrates beka lortu eta Italian, Perugian, eman zuen urte bete pinturan eta argazkigintzan sakon-tzen. Ondoren, EHUn, Leioako kanpusean, Arte Ederretan lizentziatu zen. Gainontzeko urteak margotzen eman ditu eta bere estudioan lan mordoa egin ditu. Ondoren, akademia bat sortu zuen, irakaskuntzan sartu zen arte. Egun, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako funtzionarioa da eta Batxilergo artistikoan zein DBHn plastika irakaslea da. Antxeta irratian ere asteroko arte kronikak egiten ditu, nahiz eta margotzen sekula ez den gelditu. Gaur egun Oiartzunen bizi da, baserri batean eta bertan dauka estudioa. Naturaz inguraturiko baserria da eta bertatik bertara dauka bere inspirazio iturria. Egun, Basoan proiektuan dabil lanean.