Síguenos en redes sociales:

Leire Lakastaren kultur gomendioak:

Leire Lakastaren kultur gomendioak:Unai Beroiz

Leire Lakastak azaroan argitaratu zuen bere lehenengo liburu itzulia Katakrak argitaletxearen eskutik. Annie Ernaux idazle frantsesaren Idazketa labana bat da liburua euskarara itzuli du. Ernauxen obra autobiografikoena da, eta Leire Lakastak adierazi duenez, biografia bat itzultzea baino, “soziobiografia” bat itzuli duenaren sentsazioa du. 2002ko iruindarra da Leire, nahiz eta Gasteizen eman dituen bere azkeneko urteak ikasketak direla eta. Hortxe itzultzaile bezala garatu da eta liburu honekin bere lehen lan handia aurkeztu dio publikoari.

Leire Lakastaren kultur gomendioak:


Abesti bat: Oskorri (Oskorri).


Musika talde bat: Stilt.


Liburu bat: Belarriko kilkerra (Uxue Alberdi).


Antzezlan bat: Bigarrenez Aresti Etorkizunaren Aurrean (Ekida).


Kultur espazio bat: Gaztetxeak.


Pelikula/telesail bat: La Chimera.


Euskarara itzulitako erderazko obraren bat: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Isabel Etxebarria Ramirezek itzulia).