Inperio guztiek izan dute bukaera bat. Handienek ere. Era batera edo bestera. Egun batetik bestera ekintza zehatz batzuen ondorioz edo gainbehera luzeen higaduragatik. Agian, gu ere bizi garen inperio honen bukaera ikusten gaude, kapitalismoarena hain zuzen. Krisi bat baino gehiago bizi izan dugu eta ez da hobekuntza handirik suma-tzen ortzi-muga existentzialean. Sistemaren kolapsoa dugu inoiz baino hurbilago. Sinestarazi digute urtero gauza berri eta anitzak erosi behar ditugula. Publizitateak auto eta arropak desirarazten dizkigu, askok gorroto duten lanbide bat duten bitartean, behar ez dugun “kaka” erosteko, Fight Club pelikulan esaten zuten bezala. Ildo honi heldurik Jon Ander Urrestik Kolapsoa izeneko antzezlana aurkeztu berri du. Komedia ku-tsua badauka ere, berez helburua ez da barre eragitea, obran aurkezten zaiguna gure sistemaren gainbeheraren deskribapen errealegia baita pasarte batzuetan.
Hainbat gauza ezberdin esan daitezke antzezlanari buruz. Urrestik azaltzen duenez, “guk kontatu nahi izan dugu gure gizartea falazia batean sostengatzen dela. Nazioak teorikoki urtero %2 hasi behar dira ekonomikoki, eta horrek muga ba-tzuetara eramaten gaitu, kolapsora hurbilduz. Publizitatea da kapitalismoaren erreminta potenteena, zer erosi, zer desiratu, zelako bizia izan behar dugun denbora guztian esateko, jendea gauzak proiektatzen egoteko. Guk ideia horri eutsi genion gogor eta horretarako muntatu genuen publizitate agentzia bat antzezlanean”. Hau da, antzezlanak kontatzen diguna zera da: publizitate agentzia bat hiru pertsonaiekin, nagusi bat eta bi langile. Denbora guztian dabiltza iragarkiak egiten: izan zaitez autonomo, izan zaitez coach, bihurtu inbertsore… Denbora guztian daude nolabaiteko etorkizun bat marrazten jendeari.
Obran aurkezten zaiguna gure sistemaren gainbeheraren deskribapen errealegia da
Momentu batean haien dinamika ekintza zehatz batekin aldatu egiten da. Nagusiaren pertsonaiari iragarki bat kritikatzen diote, “narrasegia izatearren, eta hortik aurrera dekaden-tzia batean sartzen dira. Iragarki punki batzuk egiten dituzte. Adibidez, jendeak ez erostea bultzatzen duen iragarki bat, merkatua bera boikoteatuz. Hortaz, beraien tranpan eror-tzen dira, ez erostearen aldeko publizitatea berez ezin delako sostengatu. Hor hasten da gure kolapsoa. Dena nahasten hasten da, ez dakizu ondo zer den publizitatea eta zer den errealitatea, antzerkia erortzen hasten da, pertsonaiak ezabatzen doaz eta aktoreak agertzen. Fikzioaren kolapso bat sortzen da”.
Sormen lana Kolapso izeneko obra sormen lan berezi baten ondoren jaio zen. Ohiko sorkuntza bideetatik at. Egile bermeotarrak azaltzen duenez, “normalean, ez dugu testutik lan egiten; hau da, ez gara jartzen egun batean idazten eta gero hori probatzen. Zuzenean hasten gara gure arteko solasaldi ba-tzuekin, ikerketa lan askorekin. Zentzu horretan EHUko ekonomia arloko irakasle batekin ere egon ginen hitz egiten. Informazioa batu eta atentzioa deitzen ziguten gauzekin edo kontatu behar zirenekin proba-tzen hasi ginen, oso modu erraz batean: irudi baten edo akzio sinple baten bitartez. Ikusten genuenean non egon zitekeen potentziala, gutxinaka-gutxinaka, lanketarekin hasi ginen, entsaia-tzen eta elementuak gehituz. Nerea Ibarzabal izan dugu testuarekin laguntzen eta guztiari ahalik eta koherentzia sendoena ematen”. Aktore eta egile lana uztartzea ez da lan erraza izan Jon Ander Urrestirentzat, baia gauza guztiek bezala bere alde onak eta txarrak izan ditu: “Alde batetik egia da oso hornitua zaudela nolabait, hasieratik egon zarelako lanean eta oso presente duzun materiala delako. Hori oso aberatsa da. Baina beste alde batetik, informazio asko da eta askotan pasa ahal zaizu aktore moduan lar kontatu nahi izatea. Beste modu baten lan egiten denean informazioa oso xahutua edo galbahetik pasatuta dator. Honelako sormen batean pila bat gauza daude. Aberatsagoa da, baina ardura asko duzu eszenan, edo arazo handiagoak dituzu konpontzeko. Sormen prozesu bat funtsean arazoak konpontzean da-tza. Osagai batzuk dituzu eta horiei forma eman behar diezu”.
Antzezlana pasa den martxoan estreinatu zen Usurbilen eta orain arte egindako aurkezpen desberdinetan oso ondo funtzionatu du, Urrestiren hitzetan. “Gustura geratu gara egindako antzezpenetan. Oraindik badaukagu zer ikasi, erritmoa hartzea ez baita erraza. Hala ere, jendea oso pozik atera da antzezlanetik”. Antzerkia bizirik dagoen zerbait izaten da. “Denbora guztian gaude ikasten. Antzerkia momentuko gauza bat da. Publikoa zurekin dagoela igartzen duzunean, bero eta gogoarekin, segituan igar-tzen da. Konkistatu behar den zerbait da eta denoi gehiago disfrutarazten gaituena”. Sortzaileak dioena zuzenean bizi nahi dutenek, hurrengo aukera Atxondon izango dute bihar eta aurrerago Zumaian apirilaren 24an, Villabonan 26an eta Bermeon 30ean, besteak beste.