Nerea Gurrutxagaren kultur gomendioakAitor Arruti
Nerea Gurrutxagaren kultur gomendioak:
- Abesti bat: 'Today Yesterday Tomorrow', Bi Gezur albuma, Luz Gonzalez.
- Musika talde bat: Luz Gonzalez eta Peru Galbete.
- Liburu bat: 'Ritual del Duelo', Isabel De Naverán.
- Dantza emanaldi bat: 'Sonus Fossio', Oihana Vesga.
- Performance bat: 'La Ira Neumática', Izaro Ieregi.
- Film bat: 'La misteriosa mirada del flamenco'.
- Antzezlan bat: 'Torcidxs', 'Las Nenas'.
- Artista bat: Josefina Zuain.
- Kultur espazio bat: Emedeene.
Nerea Gurrutxaga Arruti interpretea, sortzailea, entsegu-zuzendaria eta irakaslea da, Euskal Herrian jaioa eta nazioarteko ibilbidea duena. Bere praktika artistikoa gorputzaren, memoriaren eta mugimenduaren arteko harremanean oinarritzen da, ikerketa, esperimentazioa eta lan kolektiboa uztartuz. Azken urteetan, bere sorkuntza propioen garapena bere jardun artistikoaren ardatz nagusietako bat izan da. FURFURIA da bere bakarkako lehen sorkuntza, eta bertan gorputzaren, ahotsaren eta presentziaren arteko mugak esploratzen ditu. Horrez gain, Erreka Ondoan, Bi Gezur eta Leiho Zikin, Zeru Garbi Mari Zaunka kolektiboaren baitan sortutako lanak dira, Oihana Vesgarekin batera. I’ll Be Back Utopisistas kolektiboarekin egindakoa da, eta Bisonte Bat Bihotz Eriarentzat Gorka Gurrutxagarekin batera garatutako lana. Pieza hauetan, gorputza, afektibitatea eta iruditeria poetikoa uztartzen ditu, dantza garaikidearen eta bestelako diziplinen arteko elkarrizketak bilatuz. Interprete gisa ere hainbat konpainia eta koreograforekin lan egin du nazioartean, besteak beste, Scottish Dance Theatre, Curious Seed, Barrowland Ballet, Dansinitiativet, Tess Letham, Fabian Wixe, Lucia Kickham, NeriHari, Mikel Aristegi eta Hika Teatroa. Halaber, entsegu-zuzendari eta kanpo begirada gisa aritu da hainbat proiektutan.