Apirilean estreinatu da Primeran plataforman Amancay Gaztañagak ida-tzitako eta Xanti Rodríguezekin batera zuzendutako telesaila: Piztiak. Landa eremuko drama hau Formatu txikiak, talentu berriak deialdiari esker eman dute argitara. Kutsu fantastikoa eta terrorezko generoa uztartzen dituen telesail laburrak sei atal ditu, bakoitza 25 minutukoa. 

Piztiak telesailean Karmen ezagutuko dugu, Iraia Elisaek antzeztuta. Berak ez du izaki espiritualetan sinesten, nahiz eta bere familiaren baserriak zerikusi handia izan horiekin. Orain, baserri hori AirBNB izaerako ostatua da, eta atalez atal, ostatu horretan geldituko diren hainbat bisitari ezagutuko ditugu. Karmenen ilobak, Ekiñek, kutxa bat aurkituko du etxean, eta horrek dena aldatuko du. Kutxarekin ere, familia sekretu bat agertuko da. Iraia Elisaekin batera, hainbat aktore ibili dira telesailean: Miren Gaztañaga, Olatz Ganboa, Nora Naranjo, Erika Olaizola, Xabier Jabato Lopez, Urko Redondo, Zorion Eguileor, Sambou Diaby, Xanti Aguirezabala eta Yune Nogueiras. “Agertzen diren emakume ia guztiek sekreturen bat daukate, eta etxeak berak errebelatuko die zerbait, botere hori du. Barruan gordeta daukatena atera-tzeko baliabideren bat emango die”, azaldu du Amancay Gaztañagak.

Telesaileko errodajeko irudi bat. NFOKA PRODUCTIONS

Amancay Gaztañagaren ideia originaletik abiatzen da istorioa, berak egin baitu gidoia. Xanti Rodríguezekin batera, testua zuzendu eta sekuen-tziak planteatu ditu. Kamerak non jarriko zituzten, zer aukera ematen zuen plano bakoitzak… Grabaketan murgildu baino lehen, Rodríguezek eta Gaztañagak dena pentsatu zuten: “Errodajean gero beste gauza batzuk suertatzen dira, zure kontrolpean ez daudenak”. Horregatik, bisualki zer kontatu eta nola kontatu nahi zuten oso argi izan zuten grabatzerakoan.

Lan korala

AirBNB-a bihurtu den familiako baserri batean, ohikoa izango da bisitariak jasotzea. Bisitari horiek askotarikoak izango dira, eta sortzaileak eta zuzendariak adierazi duen bezala, horiek ere haien sekretuak izango dituzte. “Telesaila gai orokor baten inguruan garatzen da. Garazik, azken kapituluan agertzen den neskak, ez du ama izan nahi. Horren bueltan garatu dugu zer gertatzen den familia batean, oinordekoak erabaki mingarriak hartzen dituztenean”. Hori ez ezik, ostatura heltzen diren bisitariei esker ere beste trama ba-tzuk ezagutu ahalko dira. 

Komedia eta umore beltza ere presente daude telesail honetan. Gaztañagaren hitzetan, erreferenteak anitzak izan dira, gehien bat, atzerrikoak.

Baserriak hartzen duen ostatu izaerari esker, Gaztañagak aspalditik gogoa zeukan hainbat gauza egiteko aukera izan du: lehenengoa, buruan zituen hainbat aktoreekin lan egitea. Telesaila egiteko ez du kastingik egin Gaztañagak. Idatzi bitartean burura etortzen zitzaizkion aktoreak aukeratu ditu. “Etortzen zen aktorearen irudian konfiantza izan dut, zerbaitengatik izango zen. Kastingik egon ez denez, zalan-tzak dituzu bakoitzak zelan ulertu duen istorioa… baina bakoi-tzak sentitzen duena jarri dio proiektuari, eta horrek bere berezitasuna eskaintzen dio obrari. Nik kolektibotasunean asko sinesten dut, eta horrela egin dugu”. 

Telesaia NFOKA PRODUCTIONS

Gainera, pertsonaia anitz agertzen direnez, Gaztañagak lan “korala” egiteko aukera izan duela uste du: “Asko gustatzen zait pertsonaia bakoitzean sakontzea. Ingalaterran asko egiten da hau, oso ingelesa da modu hau. Nahiz eta pertsonaia txikia izan eta pantailan agertuko den denbora txikia izan, bere unibertso guztia ikusarazten da, eta nik erronka hori planteatu nion nire buruari idazterakoan”. Zerbait korala idazteko erronka hartu zuen Gaztañagak, eta lortu du: 25 minutuko ataletan, hainbat pertsonaia ezagutuko ditugu, nahiz eta horien agerpena laburra izan. “Azken aldian ikusten ditugun telesailetan beti dago pertsonaia zehatz baten gaindosia, beti jarraitzen dugu pertsonaia hori, eta beste guztia oso pasadizozkoa da, pertsonaia zentral horren inguruan mugitzen da guztia”. Horren kontra, Gaztañagak pertsonaia bakoitzari bere unibertsoa diseinatu dio, eta horrek bakoitzari ematen dizkion baliabideez hornitu ditu.

Zailena, atalen iraupen labur horretan pertsonaia bakoitza eraikitzea izan da. “Orri kopuru bat duzu, ezin duzu hori pasa, horrek diru gehiago esan nahi duelako, eta hor egon da kondentsazio lana”, dio zuzendariak, “istorioak kontatzen duenez AirBNB bihurtzen den baserri batean gerta-tzen dena, horretaz baliatu naiz pertsonaia bakoitza ekartzeko”. Berez, testua garbitzea izan da erronka nagusia, Gaztañagak asko garbitu behar izan dituelako idatzitako testuak bakarrik esentziala zena uzteko, eta aldi berean, sakontasuna mantentzeko.

Beldurrezkoa bezain errealista

Beldurrezko telesailak zuzendu dituzte Gaztañagak eta Rodríguezek, baina horregatik ez dituzte beste genero batzuk alde batera utzi. Amancay Gaztañaga terrorearen maitale su-tsua da, eta bere hitzetan, ikus-entzunezkoetan, bizitzan bezala, terrorea eta komedia “oso eskutik” joaten dira. Beraz, horrela irudikatu du Piztiak-en: “Oso erraza izan da horrela planteatzea gidoia nire bizitzan beti beldurrezko une handienetan oso komika bihurtzen naizelako. Pailazo bat bezala naiz, gauza oso bortitzak gertatzen direnean, komedia ere horiekin etortzen da”. Horrela bizi du bizitza berak, eta horrela sortu du era oso natural batean. Berez, komikoa dena ez da testua, baizik eta pertsonaiak zelan agertzen diren egoeren aurrean. “Gu ere baserri batean egongo bagina, eta hasiko bagina gauza arraroak ikusten edo entzuten, hildako bat lurperatu beharko bagenu… Ni behin-tzat, kanpotik ikusita, oso komikoa izango nintzateke, nahiz eta egoera oso zakarra izan”.

Rodríguezek eta Gaztañagak plano zabalak erabili dituzte hainbat ataletan, eta horrek arrazoi bat du: “Plano voyeur erabili dugu, hau da, kanpotik norbait gertatzen ari dena ikusten egongo balitz bezala, eta modu horretan, dena bihurtzen da komikoa. Bi emakume haietako baten senarra lurperatzen ikustea, xerra mozteko labana begian sartuta duela… hor badago bere komedia puntua”.

Kameraren erabilera ere garrantzitsua izan da Xanti eta Amancayren-tzat. Ikuspuntu ezberdinak markatu nahi izan dituzte.

Horrela, komedia eta umore beltza ere presente daude telesail honetan. Gaztañagaren hitzetan, erreferenteak anitzak izan dira, gehien bat, atzerrikoak. Gaztañagak aurretik aipatu bezala, Ingalaterran, Eskozian, Irlandan… egiten diren lanen zalea da. Horietan umore beltza ere oso presente dago, eta Gaztañagaren ustez, Euskal Herrian umore mota hori ere asko erabiltzen dugu. “Landa eremuetan eta herrietan bizi dugun egunerokoa horrelako gauzez beteta dago, eta alde hori oso interesgarria iruditzen zait”. Euskal ikus-entzunezkoetan umore beltza ere presente egon dela adierazi de Gaztañagak. Horren adibidetzat dauka zuzendarika Urte berri on amona pelikula, Telmo Esnalek zuzenduta. “Ez da beldurrezko pelikula bat, baina terrorea eragiten duten gauzak planteatzen ditu, ama baten kudeaketa, zaintza, bere egoera onenean ez dagoenean… Uste dut hor badugula gurea den oso erreferente bat”. Erreferenteak ez dira bakarrik ikus-entzunezkoak izan, baizik eta egunerokoak ere. Grabatzerakoan, kamerei buruz erabakiak hartzerakoan, ikus-entzunezko erreferenteak egoten dira; baina, idazterakoan, sor-tzerakoan, inspirazioa inguruan duen eta ikusten duen horretan topatzen du Gaztañagak. “Ni oso inguratuta nago umore beltza erabiltzen duen jendez, eta eskerrak. Hortik eta hemengo gertakizunetatik tiraka ida-tzi dut”.

Ikutu fantastikoak ditu ‘Piztiak’ telesailak. NFOKA PRODUCTIONS

Musika, baita soinua ere

Oso garrantzitsua da bai soinua, baita soinu postprodukzioa. Soinu banda Eñaut Gatzañagak eta Alejo Orbegozok egin dute, eta postprodukzioa Santi Salvadorren esku egon da. “Soinua, orokorrean, pertsonaia bat gehiago da”. Gaztañagari jendea hurbildu zaio esateko beldur handia eman diola telesailak, eta berak erantzun berdina izan du beti: “Istorioa ez da beldurrezkoa, baina soinuan badago zerbait intentsitatea eta tentsioa handi-tzen duena. Soinuak kapa gehiago aportatzen dizkio istorioari”. 

Askatasun handiz egin dute lan, denek nahi zuten hori aurrera atera ahal izateko. Horren emaitza izan da soinu aldetik egin den lana. Berriz ere, errealitatea izan dute hizpide sor-tzeko: “Joaten bazara baserri batera lo egitera, mendi puntan, zu bakarrik… Zer da eragin gehien izango duena zugan? Soinua. Iluntasunean, ikusten duzuna ez da ezer, bai zerbait gertatzen ari da… Soinua da beste leku ba-tzuetara eramaten zaituena, imajinarioa aktibatzen dizuna, eta hori egiten saiatu gara”.

Kameraren erabilera ere garrantzi-tsua izan da Xanti eta Amancayren-tzat. Ikuspuntu ezberdinak markatu nahi zituzten. Plano mota anitz daude, adibidez, oso urrutikoak, non ia pasadizozkoa da pertsonaia egiten ari dena. Horiek ez ezik, plano sekuen-tziak daude, non ez zuten inondik-nora moztu nahi sortzen zen klima. “Izan ditugu bi ikuspuntu horiek, eta voyeur sentsazioa, non ikuslea deseroso sentitzen den. Pertsonaia horrena bakarrik den zerbait ari zara ikusten, zuretzat ez den zerbait… Nerabeak daudenean dantzan, eta bakarrik haien hankak ikusten direnean, adibidez”. Hori izan da plano bakoi-tza sortzerakoan zuzendariek buruan izan duten ideia: Nolakoak izango lirateke Euskal Herrian ohikoak diren hainbat gauza, naturalizatu ditugunak, kanpotik ikusita?