- Abesti bat: 'I’ve Got You Under My Skin', Frank Sinatrak kantatzen duenean.
- Musika talde bat: Willis Drummond zena, bikainak direlako partaide guztiak.
- Liburu bat: Jose Luis Otamendiren 'Lur bat zure minari', gure azken lirikoa den aldetik.
- Dantzarako pieza bat: Paolo Sorrentinoren 'La grande bellezzako' hasieran Bob Sinclairren eta Rafaella Carráren 'Far L’amoreren' jartzen dutenean, Koliseoari begirako atiko batean, festa betean.
- Antzezlan bat: 'Zazpi aldiz elur' (Mikel Laboa elurretan). Maite dut konbinazioa: elurra, literatura, musika eta argiak.
- Film/telesail bat: Paolo Sorrentinoren 'La grande bellezza/Hacks'.
- Artista bat: Sara Zozaia, unibertso oso bat sortzeko gai delako.
- Kultur espazio bat: Altsasuko Iortia kultur gunea, Nafarroan eredugarri.
APUESTAS
Osasuna, en el centro de una insólita polémica financiera
kultur gomendioak
Castillo Suarezen kultur gomendioak
Idazle
Castillo Suarezen kultur gomendioak:
Castillo Suárez (Altsasu, Nafarroa, 1976) euskarari lotuta bizi izan den pertsona da. Lanbidez euskara teknikaria da, eta, nagusiki, toki–administrazioan aritu da aholkuak ematen; eta, beharbada, ez du bere burua politikagintzan ikusten: heterodoxoegia da. Bere lan militantea euskalgintzako erakundeei eskaini die eta sormenaren energia literaturari; nagusiki, poesiari. Distantziak eta espazioak behar dituen emakumea da, eta hotza da beharbada horregatik, maite duen elurra bezala. Hala ere, zortekoa da badakielako jende ona atzematen, eta saiatzen da inguruan izaten maite dituen horiek.