Bullying-a: ikasgelan hasi eta sarean jarraitzen duen errealitatea
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ikerketen arabera, eskola jazarpenaren jatorria eskola inguruan dago eta eremu digitalera hedatzen da.Zer egin dezakegu arazo horren aurrean?
adingabeen arteko jazarpena behin eta berriz errepikatzen den eta denboran irauten duen indarkeria-mota bat da, eta talde barruan zaurgarritasun-egoeran dagoen pertsona batenganako larderia, bazterketa edo umiliazioan oinarritzen da. Ondorioak ez dira gertatzen den unera mugatzen, baizik eta zuzenean eragiten dute pairatzen duenaren ongizate emozionalean, autoestimuan eta eguneroko bizitzan, beldurra, antsietatea eta isolamendua sortuz.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatutako ikerketen arabera, egoera horiek ez dira gertaera isolatuak, adingabeen garapen pertsonal eta sozialari sakon eragiten dioten prozesu konplexuak baizik.
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) parte-hartzearekin bultzatutako ikerketek erakusten dute jazarpena ezin dela ulertu gertaera isolatu gisa, baizik eta eskola inguruan hasi ohi den dinamika gisa, eta kasu askotan espazio digitalean luzatzen dena, non zabaldu eta iraunkorrago bihurtzen den.
Ikerketa horietan jasotzen denez, ziberjazarpenaren jatorria “ia kasu guztietan aurrez aurreko jazarpenean dago”, eta horrek arazoari ikuspegi global batetik heltzera behartzen du, bai gelako bizikidetza, bai adingabeen erabilera digitalak kontuan hartuta.
Testuinguru horretan, ikerketa-taldeek “gaitasun digital kritikoak sendotzearen” eta hezkuntza-komunitate osoa eta familiak inplikatzearen garrantzia azpimarratzen dute, egoera horiek lehenago detektatu eta modu koordinatuan jardun ahal izateko.
Gainera, kaltea eginda dagoenean esku hartzera mugatuko ez diren erantzunen bidean aurrera egiteko beharra planteatzen da, erreparazioan, bitartekaritzan eta erantzunkidetasunean oinarritutako ikuspegi zabalagoa barne hartuko duten erantzunen bidean, bizikidetza berreraikitzeko eta jokabide horiek denboran errepikatzea murrizteko helburuarekin.
Ikerketa horiek jasotzen duten beste alderdi garrantzitsu bat adingabeen eguneroko bizitzako jazarpen-egoerak garaiz identifikatzeko zailtasuna da, digitalarekin duten harremana etengabea eta egunerokotasunean oso integratua den testuinguru batean.
Smartphonearen ohiko erabilerak, sare sozialekiko etengabeko esposizioak eta berdinen arteko edukien zirkulazioak dinamika horietako asko oharkabean pasatzea eragiten dute, jada eragin esanguratsua sortu duten arte.
Horri gehitu behar zaio ez dagoela tresna nahikorik ingurune digitalean gertatzen dena interpretatzeko, eta horrek zaildu egiten du adingabeek berek bereiztea elkarreragineko egoera normalak eta indarkeria- edo bazterketa-modu bihur daitezkeen beste batzuk.
Egoera horretan, hezkuntza digitala eta gaitasun kritikoa indartu behar direla azpimarratzen dute ikertzaileek, arazoari aurrea hartu eta sendotu aurretik haren eragina murriztu ahal izateko funtsezko elementuak baitira.
TXOSTENA
Ondorio horien abiapuntua EU Kids Online txostena da, Espainiako 10 eta 16 urte bitarteko adingabeen bizitza digitalari buruzko azterketa, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) partaidetzarekin egina eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) esparruan koordinatua.
Adin txikikoak Internetekin nola erlazionatzen diren, ingurune digitalean zer arrisku aurkitzen dituzten eta fenomeno horiek eskolan eta eskolatik kanpo beren eguneroko bizitzarekin nola konektatzen diren aztertzen du ikerketak.
Bere ondorio nagusien artean, ikerlanak dio berdinen arteko jazarpena ez dela espazio bakar batera mugatzen, aurrez aurreko elkarbizitzan hasi eta ingurune digitalean jarraitu ohi duela, hor mantentzen eta zabaltzen baita.
Ikerlanean parte hartze handia izan du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), eta ziberjazarpena ez dela fenomeno isolatua ohartarazi du; hori beharrean, eta kasu gehienetan, ikaskideek aurrez aurre egiten dituzten jazarpen egoerei lotuta dago.
Maialen Garmendia proiektuaren ikertzaile nagusiak azaldu duenez, “onlineko jazarpenaren jatorria ia kasu guztietan aurrez aurreko jazarpenean dago, eta, gehienetan, ikasgeletan eragindako jazarpen horren hedapen gisa sortu ohi da”. Ondorioz, ez dela soilik arazo digitala azpimarratu nahi izan du. Hori beharrean, bizikidetzarekin lotutako araoa dela eta horren inguruan “eskola komunitate” osoa eta familiak prestatu eta babestu behar direla nabarmendu du.
Datuen arabera, 15 eta 16 urte bitarteko nesken % 36,1ek eta mutilen % 22,1ek adierazi dute azarpen gertakariren baten biktima izan direla. Horrek, beraz, agerian uzten du espazio fisikoak eta digitalak bateratzen dituen fenomenoa dela.
Sarearen lanak 15 urte baino gehiagoz metatutako ebidentzia zientifikoetan oinarrituta daude, eta eragin nabarmena dute EBko Interneteko segurtasun politiken garapeneaN
Aldi berean, adingabeek Interneteko arriskuekiko duten esposizioa gero eta handiagoa dela egiaztatu du txostenak. Erdiak baino gehiago gorroto diskurtsoen eraginpean egon dira, eta 15 eta 16 urte bitartekoen artean, gainera, ehuneko hori % 77raino iristen da. Kasu gehienetan, kontaktu hori ustekabean gertatzen da, plataforma digitaletan nabigatzen ari diren bitartean.
Gainera, hiru ikasletik batek dio kaltegarriak izan daitezkeen edukiak ikusi dituela (konspirazio teorietatik erronka arriskutsuetara), eta bostetik batek onartu du gutxienez hilean behin egiten diela aurre sarean esperientzia negatiboei.
Bestalde, informazio digitala interpretatzeko baliabideak falta direla ere ohartarazi du ikerlanak. “Hamar haurretatik seik ez dakite egiaztatzen informazio jakin bat faltsua den edo webgune bat fidagarria den”, ohartarazi du Garmendiak. Horrekin lotuta, gorroto eta desinformazio diskurtsoak ugaritu egin direla aipatu du.
ADINA
Ikerketak (Espainian 10 eta 16 urte bitarteko 2.596 adingaberi egindako inkesta batean oinarritua, eta Europar Batasunak batera finantzatua eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) koordinatua) agerian utzi du, gainera, pantailek eguneroko bizitzan duten eragina. Izan ere, adingabeen % 70ek smartphonea egunero erabiltzen dute, eta bostetik batek oheratu ondoren ere bai. Jarduera ohikoenen artean, musika entzutea (% 75), sare sozialetan bideoak ikustea (% 59,3) eta streaming bidez edukiak kontsumitzea (% 54) daude; kopuru horiek handitu egiten dira, gainera, 13 eta 16 urte bitartekoen kasuan.
Txostenak (Garmendiak zuzendu du, eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle talde batek prestatu), gainera, adimen artifiziala hezkuntza arloan gero eta gehiago erabiltzen dela aipatzen du: hiru adingabetik batek testuak laburtzeko edo azaltzeko erabiltzen du, eta lautik batek eskolako lanak idazteko. Inkestari erantzundakoen erdiak, gainera, Internet egunero erabiltzen du etxeko lanak egiteko.
ikerketa taldeak “gaitasun digital kritikoak indartzeko” beharra azpimarratu du, eta “plataformek edukiak moderatzeko konpromiso” handiagoa izatea eskatu
Egoera horren aurrean, ikerketa taldeak “gaitasun digital kritikoak indartzeko” beharra azpimarratu du, eta “plataformek edukiak moderatzeko konpromiso” handiagoa izatea eskatu. Azpimarratu dutenez, kontrolik ezak mezu kaltegarrien hedapena errazten du, eta ingurune digital seguruagoetarantz aurrera egiteko beharra nabarmentzen du, batez ere haurrentzat.
EU Kids Online Europako ikerketa sarea da, eta Europako haurren eta nerabeen aukerei, arriskuei, gaitasun digitalei eta ongizateari buruzko ezagutza hobetzea du helburu. Gaur egun, 34 herrialdetako ikerketa taldeek osatzen dute sarea, eta metodologia konparatiboak eta ikuspegi enpiriko zorrotzak erabiltzen ditu haurren, nerabeen eta haien familien esperientzia digitalak ulertzeko.
Sarearen lanak 15 urte baino gehiagoz metatutako ebidentzia zientifikoetan oinarrituta daude, eta eragin nabarmena dute EBko Interneteko segurtasun politiken garapenean. EUKids Online Spain EHUko ikertzaileek osatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Unibertsitatearen aitortza duen ikerketa talde sendoa da.
IKERKETA
Bizikidetzari arreta emateko ildo horretan, duela gutxi, Euskal Herriko Unibertsitateak berak unibertsitate-bizitzari eragiten dioten egoeren aurrean jarduteko protokolo bat egitea bultzatu zuen, komunitateko kideen arteko harreman desegokiek eta bizikidetzarekin lotutako beste gatazka batzuek eragindako kezkaren ondoren.
Proiektuak bitartekaritzan eta ikuspegi leheneratzailean oinarritutako ikuspegia proposatzen du, gatazken aurrean esku hartzeaz gain, kalteak konpontzeko eta erantzunkidetasuna indartzeko. Horrez gain, prozesu parte-hartzaile bat ireki nahi da, komunitate osoak jarduera-esparru komun bat zehazteko ekarpena egin dezan.
Hala, protokoloak oinarri izango ditu bitartekaritza eta ikuspegi errestauratiboa, ez bakarrik gatazkak kudeatzeko asmoz, baizik eta eragiten diren kalteak konpontzeko eta erantzukidetasuna indartzeko unibertsitate komunitatearen baitan. Testuinguru horretan, Aldezleak konpromisoa hartu du auziari heltzeko eta errektoretza taldearekin elkarlanean aritzeko protokoloaren diseinuan eta garapenean.
Hala, errektore taldeak prozesu parte-hartzaile bati ekingo dio unibertsitate barruan, estreinakoz, komunitate osoak aukera izan dezan bere kezkak partekatzeko eta ekarpenak egiteko. Helburua da, hainbat egoeratan esku hartzeko irizpide argiak definituko dituen jarduera-esparru bat eraikitzea denon artean, pertsonekiko eta ondarearekiko errespetuan eta erantzukidetasunean oinarritutako jokabideak sustatuz.
Hasteko eta behin, landu da oinarrizko dokumentu bat unibertsitateko ondasunaren babesean indarra jartzen duena eta irizpide batzuk ezartzen dituena tokian toki sortzen diren arazoei erantzuteko, prebentzioa, pedagogia eta logika restauratibotik abiatuz. Halaber, datozen egunotan, informazio kanpaina bat abiaraziko da “Ondare publikoa zaindu, denona da” leloarekin, EHUko komunitateko kide guztiei zuzendua.