Lehiaketa baten arabera "pinpilinpauxa" da hitz ederrena
Eusko Ikaskuntzaren "Hitz politena" ekimenean hartu da erabakia
iruñea. 1949az geroztik Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak Euskararen hitz politena lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatu, euskaldun izaera kanporatu, parte-hartzea sustatu eta euskal komunitatea teknologia berrien bidez batzea izan da. Eta parte hartu dutenen iritziz pinpilinpauxa da hitzik politena
Kanpaina honetarako plataforma birtuala egokitu zen. Bernardo Atxaga, Benito Lertxundi, Pedro Miguel Etxenike, Mikel Urdangarin edo Lourdes Oñederra bezalako pertsonaia ezagunek egindako proposamenetatik abiatuta, ekarpen gehiago jaso ziren. Oinarri gisa Mikel Laboaren eta Bernardo Atxagaren Gure hitzak kantua aukeratu da kanpaina girotzeko.
Ekimenean gehien errepikatu den hitza pinpilinpauxa izan da. Bigarren tokian bihotz agertu da. Eta ondoren, hitz aipatuenak hurrengo hauek izan dira: goxoa, maitasuna eta xuxurlatu. Parte hartu dutenen artean Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamisetak zozketatuko dira. Adierazi dutenez, Eusko Ikaskuntza pozik dago kanpainak eragin duen ilusioarekin eta bere hitza proposatu duten bi mila internauta inguruen ekarpena eskertu nahi izan du.
beste saria Bestalde, Sustraiak-Erroak Elkarteak irabazi du urtero, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Ikaskuntzak ematen duen saria. 1981ean sortu zen Pariseko Eskual Etxean egoitza duen Sustraiak-Erroak Elkartea euskal kultura bultzatzeko. Jarduera katalogo zabala garatzen du kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna hiriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral