Desfile mundiala Tafallan
aurtengo nafarroa oinezen arropa desfilean haur eta helduek parte hartu zuten Egun berezia mikrofono baten bizitzan: "Garrantzitsu sentitzen nintzen, festa honen parte sentitzen nintzelako"
taFALLA.Eta han ikusi nuen neure burua? Eszenatoki baten gainean eta ehunka pertsona niri begira? A ze ezustekoa! Bat-batean norbaitek heldu zidan, esku urduri baina indartsu batek, eta hitz egiten hasi zen:
"Oinez desfilea hasiko da eta ikusten denez? Jende asko dago honen esperoan? Txikiak ikusi ditut hor, ateratzeko txandaren zain, baita hain txikiak ez direnak ere?" Tafallako 2011.urteko Nafarroa Oinez arropa-desfilean nengoen! Eta ez dakit zergatik baina garrantzitsu sentitzen nintzen, festa honen parte sentitzen nintzen!
Hain zen handia nire poza, ezen ez bainuen segundu bakarra ere itxaron zain zeuden txikiak eszenatokira gonbidatzeko; eta han agertu ziren, pozik bezain lotsatuta eta irribarretsu bezain harrituta.
Txikiak jai honen partaide direla sobera dakigu denok, baina helduak zer? Aiton-amonak ez al dira txikiak bezain garrantzitsuak? Haiek ere haien unea izan zuten Oinezeko arroparen erakustaldi honetan, noski baietz. Oso momentu hunkigarria izan zen, haien senideen barre algarak, haien irribarreak? Izan ere, ehunka pertsonaren aurrean ateratzea 60 urterekin, ez baita,ez, ahuntzaren gauerdiko eztula!
Harrigarria da maite den hizkun-tzarengatik pertsona batek egin dezakeena?
Ikastolako txikienak, aiton-amonak, mailaz-mailakako ikasleak, balleteko neskak, dantzari eta txistulariak, break dance-ko mutilak? Jendearen oihuek eta txaloek aretoa betetzen zuten, eta areagotu egin ziren ikusleen artean zeuden ikasleek haien irakasleak ere eszenatokiaren gainean ikusi zituztenean; ez al dira haiek ere Ikastolako partaide?Horixe baietz! Eta irakasleak bezala, juntakide diren gurasoen ordezkariek haien dantza egin zuten batukadaren erritmoa jarraituz. Guztiz emozionaturik nengoen eta poza ez zen jada ene gorputz beltz eta txikian sartzen. Hala ere banekien momentu horrek amaiera izan behar zuela, eta horretarako ikaslerik zaharrenak aukeratu nituen, arroparik dotoreena jantzita, denen aurrean haien agerraldia egiteko.
Dena bukatutakoan, ikusleek botatako txalo zaparrada Nafarroa osoan entzuna izango zela iruditu zitzaidan, eta jadanik pozak jaurtiarazi zizkidan malkoez estalirik zegoen mikrofono bat izanik, konturatu nintzen Tafallako jendeak indarrak elkartzen dituenean edozein proiektu aurrera eramateko gai dela eta 2011.urtean denon indarrez horrelako beste hamaika momentu bizitzeko aukera izango dugula, horixe baietz, hamaika 11n.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral