Lekukoa jada ikastolan dago
Paz de Ziganda Ikastolak Nafarroako Ikastoletako ospakizun arrakastatsua burutu ondoren, Tafallako Ikastolari egokitu zaio hurrengo urteko Nafarroa Oinez antolatzea.
1969. urtean Tafallako pertsona talde batek diputazioari Ikastola bat egiteko eskaera egin zion. 1970. urteko otsailean eman zitzaion baiezkoa eta 8 ikasle hasi ziren lokal txiki batean lanean. Hainbat instalazioetan jardun ondoren, gaur egun La Plana kalean dagoen Ikastolara iritsi ziren.
Ikastola egokitzeko eta handitzeko asmoz, lehenengo Nafarroa Oinez ospatu zen Tafallan 1.986. urtean, arrakasta handiz. 1.997an bigarrena ospatu genuen, matrikulazioaren gorakadaren ondorioz eraikina txikia gelditu zitzaigulako.
Matrikula kopurua, handituz joan da eta egun Tafallako Ikastola D ereduaren erreferente gunea da eskualdean. Kalitatez eta euskaraz irakasten jarraitzeko beste eraikin baten beharra dugu.
OINEZ 11: HELBURUAK, LELOA ETA LOGOA DBH-rako eraikuntza berri bat eraikitzeko dirua biltzea da aurtengo xedea. Honela, Ikastolak bizi duen espazio muga gainditu du eta Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza kalitatea hobetuko da. Eraikin berria etorkizunean beste eskolek bete beharko duten eraikuntza jasangarrien ezaugarriekin eraikiko da, zero isuri eduki ditzan.
Hamaika izanda, etorkizun oparoago batetarantz goazelarik, gure eguneroko lanean konpromisoa hartuta, lortu nahi dugun maila eta begirunea areagotu nahi dugu.
Auzolana izan da beti gure lan ildoa, honekin batera jasangarritasunean sinisten dugu, horregatik oinez basoa edota euskararen basoaren ekimenari jarraipena emango diogu, baso honek irudikatzen dituen bi arloak funtsezkoak iruditzen zaizkigulako lehen aipatu jasangarritasuna eta euskara.
Nafarroa Oinez ez da egun bakar bat, euskarak ez duelako egun bakarra behar, egunerokotasuna, erabilera, gogoa eta errespetua behar ditu.
Pieza horiek dira euskararen oinarri indartsu bat egiteko bidea, horregatik aurtengo logoak, forma abstraktuan irudikatzen duten hamaika zenbakia da. Forma horiek haurren eraikuntza joko piezadun klasikoa gogora ekartzen dute. Franziska enpresak egina da.
"Hamaika 11n" leloa ikastolako ikasle ohia den Endika Irisok sortua, "hamaika" zenbatzaile zehaztu gabearen (asko, ugari, zenbait,…) eta Nafarroa Oinez ospatuko den urtearen arteko hitz jokoa da.
Hamaika gara jada hizkuntza eta kultura hau zaindu nahi dugunok, eta hamaika arrazoi ditugu 2011n hamaika elkartzeko.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral