taFALLA. Azaroaren 6an,larunbata, eguerdi aldera, hamaika tafallar bildu ziren Nafarroa Oinezeko dendako inaugurazioan parte hartzeko. Ikastolako erraldoiek eta gaiteroek ekitaldia alaitu zuten musika eta dantzekin.
Zangoza etorbidean kokatuta dago auzolanen egindako denda hau.
Gurasoak maiatzetik lanean ibili dira, lehenengo lokala bilatzen, gero konponketak, erosketak? Ikastola honetara hainbat herrietako ikasleak etortzen dira eta herri guzti horien izenak dendako hormetan jarri dira.
Dendan beste gauza batzuen artean txanoak, zapiak, poltsoak? Denetarik aurkitu daiteke, denak aurtengo logoarekin. Poltsiko guztientzako gauzak daude prezioak, 10 euro eta 40 euro bitartekoak aurkitu ahal dira eta.
Tafallako dendako ordutegia
Goizez, 10.30tik 13.00 arte; arratsaldez, 17.00tik 19.30 arte Beste urtetan bezala, Iruñean denda izango da Sarasate pasealekuan. Astean zehar arratsaldetan irekiko da eta larunbatetan,egun osoa.