XXI. Ziza eta Landare erakusketa
NAFARROA OINEZ EKITALDIAREKIN LOTUTAKO ERAKUSTALDIA MAITASUN HANDIZ MUNTATU ZEN
taFALLA. Tafallan, joan den azaroaren 14an Nafarroako enparantzan, Ikastolak antolatutako Ziza eta Landare erakusketa egin zen. Erakusketa hau bi urtetan behin egin ohi da eta aurten 11.deialdia izanda, datorren urtean hirian ospatuko den Nafarroa Oinezarekin lotu da.
Ziza eta landareak biltzeko, larunbatean Ikastolako ikasle eta lagunak Nafarroan zehar ibili ziren, Urbasan , Aralarren, Leiren, Sakana aldean, Ultzaman eta bereziki Sabaitza eta Baldorba inguruan.
Guztien laguntzarekin 287 ziza mota desberdin eta landare lurrin-tsu zein sendabelar aunitz biltzea lortu zen.
Bilketa eguna eguzkitsua izan bazen ere, erakusketa eguna euriak bete zuen. Goizeko 11.00etatik, arratsaldeko 8.00ak arte, bertara hurbildutako jendeak, aukera izan zuen erakusketaz gozatzeko.
Zizak bere toxikotasun maila eta sukaldatzeko erabileraren arabera sailkatuta zeuden, kolore desberdinetako txartelekin eta aldi berean zenbait apaingarrirekin; adar txikiak, zuhaixken hosto eta enbor zatiak?
Erakusketa honek dagoeneko Tafallan bere tokia hartu du, jendeak oso gustura parte hartzen duelarik, bai zizak hartzera joateko orduan baita haiek antolatzeko eta ikustera joateko momentuan ere.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral