l Kokapena. Iruñeko Mendillorri auzoko beheko aldean dago gure eskola. Ikasleen gehiengoa bertan bizi da, hauetatik batzuk Badostain herritik eta Sarriguren auzotik etortzen direnak
l Ikastetxea. Egun 330 ikasle inguru ikasten dute gurean, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan banatuta. Eskolako klaustroa 30 irakaslez osatuta dago. Nahiz eta D eredua izan, ikasle gehienek gaztelera dute ama hizkuntza. Horren eraginez murgiltze prozesua erabiltzen da euskara irakatsi-ikasteko.
Hezkuntzaren bi etapa eskaintzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Etapa bakoitzak bere Proiektu Kurrikularra eta ezaugarriak izan arren, Ikastetxean Proiektu bakar bat osatzen da, irizpide pedagogikoen eta ikasleri garapen bakarra emanez.
Besteak beste honako zerbitzuak eskaintzen ditu ikastetxeak: jantokia, eskola kanpoko jarduerak (dantzak, musika, zirkua, antzerkia, ingelera, informatika?), ospakizunak (Euskal jaia, inauteriak?), aldizkari bat, Web orrialdea (www.elorri.info), eta irratia (Tximini irratia)
l Ikastetxearen historia. Mendillorri auzo berria da, 1980 hamarkadaren bukaeratik eraikitzen hasia, horrela populazioaren handitzea eraginda bat bateko eskolaratze beharrak agertu ziren. Behar horiei erantzuteko eskola berri bat eraiki-tzea erabaki zuen Nafar Gobernuak.
Eskola honek, hasieran auzoko bakarra, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza bai gazteleraz bai euskaraz eskaintzen zuen eta honela jarraitu zen 2000-2001 ikasturte arte.
2000 urtean, hasierako eskola hura desagertu eta haren ordez lau eskola berri sortu ziren Mendillorrin, bi goiko aldean (bata D ereduan -euskaraz irakasteko- eta bestea G eta A ereduetan) eta beste bi beheko aldean (bata, geurea, D ereduan eta bestea G eta A ereduetan).
2002ko irailaren 6a arte Mendillorri II deitzen zen gure eskola, nahiz eta handik aurrera Elorri izena hartu zuen.