http://www.elorri.info

Elorri Ikastetxe Publikoan orain dela sei urte webgunea martxan jarri genuen. .Astero hiru irakaslek gaurkotze lana egitearen ardura hartzen dute.

Bertan gure eskolari buruzko gauza aunitz ikus dezakezu. Besteak beste:

Ikastetxeko informazio orokorra: kokapena, kontaktatzeko era, zerbitzuak?, eskolaz kanpoko jarduerak, aurtengo egutegia, ikasleen ateraldiak, azken berriak, argazkiak (Aurten ikasle ohien argazki albuma zintzilikatuko dugu), Iruñerrian egiten diren euskal jardueren berri, Guraso Elkarte txokoa, Estekak (interesgarriak diren webgunetara joateko) Iaztik, web orrian, eskolak eta guraso elkarteak banatzen dituzten ohar guztiak ikus ditzakezu. Ohitura hartuz gero, urteak aurrera joan ahala, papera aurrezteko eta ingurunea zaintzeko jarduera bikaina suerta daiteke.

Google-n elorri.info idazten baduzu lehenengo tokian aurkituko gaituzu.