Aurreko ikasturtearen bukaera aldera eskola osoan Tximini Irratiaren lehenengo emanaldia en-tzun ahal izan zen. Seigarren mailako ikasleak protagonista nagusiak izan ziren. Lekua bilatu eta aukeratu genuen. Zorionez, bikoizketak eta laguntzarako gela bat nahiko libre zegoen eta horixe gustatu zitzaigun. Ondoren, behar zen materiala erosi, muntatu eta erabiltzen ikasi genuen. Baina gure irratiari izena falta zitzaion. Edozein izen ez genuen nahi. Betiko izena ezta ere, hau da, gure eskolarekin erreferentzia zuzena duena. Gure auzoko zerbait adierazgarri? Azkenean, asko pentsatu ondoren, Tximini Irratia deitzea erabaki genuen denen artean. Behin izena erabakita, lehenengo irratsaio prestatzeari ekin genion. Bertan bertsolari iaioak bertsotan aritu ziren, bat bestearen atzetik. Betiko ipuin pare bat gure erara egokitu genituen ere, beste gauza askoren artean. Hainbat irakasle irrati gelara ekarri eta prestatutako galderak eran-tzun behar izan zituzten. Alde teknikoari dagokionez, esan Audacity izeneko programa dela erabiltzen duguna gure grabazioak burutzeko. Musika gehitzeko aukera ematen digu beste efektu askoren artean. Seinalea egokitu, zuzendu, handitu, moztu, eta abar egin daiteke programa honen bitartez. Aurreko ikasturtean, egindako guztia seigarren mailara mugatu zen. Ikasturte honetarako, aldiz, dugun asmoa irratiko lana eskola osora zabaltzea da, horrela denok parte hartu ahal izango dugulako. Maila ezberdinetan egindako ekarpenak bildu eta seigarren mailako teknikariek muntaiak egingo dituzte. Ebaluazio bakoitzaren bukaera aldera hainbat entzunaldi prestatuko ditugu. Lehenengoa, beraz, abenduan entzun ahal izango da. Gure eskolan egiten diren gauzak kaleratzeko asmoa beteko da. Orain arte eskolan dugun Elorri Txuri izeneko aldizkari esker, batetik, eta web orrialdeari esker, bestetik, egiten da hau. Hemendik aurrera, gure irratia, gurea zabaltzeko beste bide bat izango da.