Lan eskaintza publikoetan euskara baztertzea egotzi diote Nafarroako Gobernuari
leporatzen diotenez azken 25 deialdietan euskara baztertua izan daBehatokiak, Administrazioan Euskarazek eta ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek egin zuten salaketa
iruñea. Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoetan euskara baztertzen darrai. Horixe da bederen Behatokiak, Administrazioan Euskaraz taldeak eta ELA, ESK, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek atzo Iruñean salatu zutena. Adierazi zutenez, lan-eskaintza publikoko azken 25 deialdietan euskararen ezagutza ez da baloratu, ingelesaren ezagutzak %10eko puntuazioa har dezakeen bitartean B mailako lan deialdietan eta hartuko duenean A mailakoetan. Eta, esan zutenez, horretarako trikimailu berri bat darabilte: oposizio bezala aurkeztu oposizio-lehiaketa dena.
Erakunde hauen arabera, azken urte luzean egin diren 25 lan-eskaintza publikoetan ( zeinetan 125 lanpostu eskaini diren) txertatu dira ingelesezko probak eta dagoeneko ebatzi diren bietan "erabakigarria" izan da. Atzo salatu zutenez, lan-eskaintza hauek oposizio bezala aurkeztu arren, oposizio-lehiaketak izan dira (lehenengoetan proba baino ez da baloratzen, bigarrenetan merituak kontuan hartzen diren bitartean). Izan ere, ingelesaren ezagutza baztertzaile ez den arren, erabakigarria bilakatzen da. Proba egiten ez duenak edo ezagutzarik ez duenak ez du punturik jasotzen, ezagutza gorena duenak, berriz, 100 punttuetaik 10 ditu. Beraz, diotenez, oposizio-lehiaketa dena oposizioz mozorrotzen da eta horregatik, diotenez, iruzurra egiten dute.
Horren aldean, kokatu zuten euskarak lan eskaintza hauetan duen trataera. Adierazi zutenez, "trikimailu honekin euskararen ezagutza baloratzeko arauak sahiestu nahi dira" eta 55/2009 Dekretua ekarri zuten gogora. Honen arabera, salatu zutenez, euskara jakitea derrigorrezko ez den lanpostuetan, merezimendu gisa baloratu behar da ezagutza. Eta 2009ko ekaineko dekretu honek arautzen dituen euskara eskatzen duten lanpostuen portzentaiak aipatu zituzten.
Horrela, Behatokiak, Administrazioan Euskaraz taldeak eta ELA, ESK, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek salatu nahi izan zuten "izaera ofizialik ez duen hizkuntza baloratzea eta gurea dena alboratzea".
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral