atarrabia. Hipoterapia zaldiaren mugimenduan oinarrituz arazo fisiko eta mentalak sendatzeko erabiltzen den terapia alternatibo bat da. Zaldiaren mugimendu onuragarrien ezagutza ez da gauza berria, Hipokrates mediku greziarrak, K.a. 460. urtean, zaldiaren trosta mesedegarria gaixo sendaezinentzat gomendatzen baitzuen. Europan, Alemanian garatu zen teknika hau bereziki, 50. eta 60. hamarkadetan.

Terapia alternatibo hau gaixoaren giharren eta giltzaduren hobekun-tzarako erabiltzen da, gizartera-tzeko zailtasunak dituzten pertsonekin batez ere. Orokorrean teknika honekin ondorengo erantzunak hauteman daitezke: batetik, ondorio fisiologikoei dagokienez, mugimendu egoera batean kinadak jasotzeko gaitasuna areagotzen da. Bestetik, efektu psikikoei dagokienez, konzentrazioa, atentzioa eta motibazioan eragina izateaz gain, norberarengan ziurtasuna eta autoestimua igotzeko balio du. Azkenik, eta efektu fisikoei loturik, zaldiak gizonak baino bolumen eta gorputz-tenperatura handiagoa duenez, bero transmisio horrek sendotasunera darama besarkatu eta ukitzen duen haurra.

Horrez gain, zaldiak erritmo-barietate handia eskaintzen du, ikuspegi terapeutikotik gaixoak jasotzen duen sentsazio maila neur-tzeko aukera eskaintzen duelarik.

Sendabide honen eraginkortasuna mota askotako arazoak dituzten pertsonekin frogatu da: autismoa, Down sindromea, burmuineko paralisia, gaixotasun neurodegeneratiboak, gaixotasun traumotologikoak, anorexia, bulimia, edozein motatako minusbaliotasuna, portaera arazoak, adimen ezintasuna, zentzumen eta fisiko gaigabetasunak, gaixotasun mentalak eta hortaz aparte, drogazaletasun eta delitugintzan aritzen diren pertsonekin ere egiaztatu egin da.

Nola burutzen dira saio hauek? Lehenengo pausua, eriaren eta animaliaren arteko erlazioa ezartzean datza. Horretarako, konfidantza sortu behar da bien artean gaixoa zaldiarengana hurbilduz, laztanduz, jaten emanez? Konfidantza sortzea oso garrantzitsua da, kontrakoa gertatuz gero hipoterapiak eraginkortasuna galduko lukeelako. Gogoan izan behar da teknika honen helburua ez dela inondik inora zaldian ibiltzen ikastea, beraz, eria animaliaren gainean jarriko da fisioterapeuta batek lagundurik, beharren arabera kokatuta (zenbait kasutan, haurrak atzera begira jartzen dituzte). Lehendabiziko saioak laburrak izango dira, 15 edo 30 minututakoak, bizpahiru aldiz astean. Gaixoa sendatzen doan heinean, denborak luzatuz joango dira, ordu beteko saioetara iritsi arte.