Gure eskualde zabalean txoko magikoak daude. Horietako bat Arteta.
l URAREN MAGIA: Aizpun herriaren ingurumarietan paseatzen bazarete erreka xume bat ikusiko duzue. Garisoroen artean kantari ibili ondoren urjauzi magiko sinestezin baten protagonista bihurtzen da. Eta jauzi bat egin ondoren beste bat, eta beste bat, eskalatzaileek ondo ezagutzen dituztenak. Eta horra hor, iristen den lekuan dagoena, Iruña hiriburua hornitzen duen iturburu emaritsua, Arteta deritzoguna, Ultzurrun herritik bisitan ikus dezakeguna.
Beste magia batzuek ere sortuko dute gure harridura bailara honetara hurbiltzen bagara, Arteta herrian dagoen museo etnografikoa, Nafarroako historian hemen gertatutakoek izan duten protagonismoa, bere geografia malkartsua, intimo eta aberatsa? Gonbitea luzatzen dizuegu.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral