Kanadan mapetan agertzen ez den herri batean, infernu beretik datorren piztia bizi da, milaka eta milaka urte gazteen arimak eramaten daramana. Lehendabizi harrapatutakoa hozkatzen du, eta denbora bat pasa denean jan egiten du. Lehenengo Danny eta ondoren Howie ?. Egiten ditu eta hauek Ash eta Pke lagunen laguntzarekin piztia akabatzen saiatuko dira, bizirik segi ahal izateko. Hasieratik liburuaren azalak zirrara sorrarazten du, idazleak lortzen du irakurlea herri txiki horretara eramatea eta bertako giro izoztua dastaraztea. Piztiak zure begi propioekin ikusten zaitu, ikaratzen zara, eta era berean protagonistek sentitzen duten beldurra, angustia eta inpotentzia sentiarazten dizu. Eta, nola ez, nerabeen artean sortzen diren amodio kontuak. Liburuak hasiera-hasieratik erakartzen zaitu, arreta pizten dizu eta Graham-en idaztankerak hori guztia lortzen du liburuan zehar. Gomendagarria nire adineko edonorentzat. Goza ezazue liburuarekin.
Ana Chueca Torres
14 urte