zizur txiki. 1.go Batxilergoko ikasle talde ba-tzuk Durangon egon ginen pasa den azaroan, Durangoko Ibaizabal Ikastolarekin egindako trukaketan. Trukaketa Ikabil proiektuaren baitan egiten da, eta bosgarren urtea da ikastolak antolatzen duela. Honen helburua, batik bat, Euskal Herriko beste ikastetxe bateko ikasleekin euskarazko harremana sor-tzea da, euskararen erabilera sustatzeko. Baita ere, beste egoera soziolinguistiko bat eta beste euskalki bat ezagutzeko aukera ematen du.
Trukaketa hau egitea izugarri gustatu zaigu. Trukaketa hitza en-tzuten genuen bakoitzean Irland-a edo Ameriketara joatea etortzen zi-tzaigun burura. Hala ere, Durangora joan ahal ginela proposatu zigutenean, zuzenean baietz esan genuen.
Euskaraz asko mintzatu gara. Hori zen trukaketaren helburu nagusia. Gainera, euskalki, txoko, pertsona, familia… berriak ezagutu ditugu eta oso ongi egon da, errepikatzeko modukoa. Orain, irrikitan gaude beraiek etortzeko, eta gure inguruak erakusteko.