zizur txiki. Ekainaren 19an, Gizeh bisitatu genuen. Lehenengo geldialdia piramideetan izan zen. Ba-tzuk Kefren faraoiaren hilobia izandako piramidean sartu ginen, ez zegoen asko ikusteko barnean, baina benetan esperientzia bikaina izan zen horren eraikin garrantzi-tsuaren barnean egotea. Piramideetan zenbait argazki atera ondoren, autobusez urrundu eta behatoki batetara joan ginen, non argazki gehiago atera genituen.
Behin piramideekin bukatu ondoren, esfingea ikustera joan, eta argazki gehiago atera genituenean, papiroen fabrika bisitatu genuen. Behin hau bukatuta hotelera bueltatu ginen, eta arratsalde osoa pasa genuen gure kasa.
Egipton emandako seigarren egunean, Kairoko museo egiptiarra ikustera joan ginen. Tamalez, ezin zen argazkirik egin barnean, eta han ikusitako oroitzapenekin soilik gelditu behar izan genuen. Ia goiz osoa museoa ikusten eman ondoren, Kairoko auzo koptoa ikustera joan ginen, zenbait kalexketatik pasa ondoren, San Sergio elizara iritsi ginen, eta ikusi ondoren, Ben Ezra sinagoga bisitatzera joan ginen.
Ondoren, autobusa hartu eta Jan-al-Jalili bazarrera abiatu ginen. Hau, Kairo osoko bazarrik zaharrena da, eta unea aprobetxatu genuen etxekoendako opariak erosteko. Arratsalde osoa eman genuen bazar honetan, 4retatik 7ak arte, eta benetan interesgarria izan zen esperientzia.
Hurrengo egun osoa hotelean eman genuen, piszinan, hizketan … Arratsaldeko zazpietan, gutxi gora-behera, aireporturantz abiatu ginen, berriro 10 ordutako bidaia genuen aurretik. Atzetik, bizitako esperientzia guztiak gelditzen ziren, egindako barreak, nekeak, egarriak, pozak etab. Baina momentu guztiak gure oroitzapenetan gorderik geldituko dira, betiko, eta prest egongo ginateke berriz ere horrelako bidaia bat egiteko. Ez dirudien arren asko ikasi dugu, ikaskide batek komentatu dit, orain ura askoz ere gehiago baloratzen duela. Eta ez da harritzekoa! Baina ezagutzen ez genuen kultura bati buruzko azalpen guztiak jaso ondoren, zerbait beti gelditzen da… Ikasbidaia benetan atsegina izan da eta gomendagarria.