Txapela buruan, eta ibili munduan!
San Fermin Ikastolako ikasleek oso gustuko dugu bidaiatzea eta, horrexegatik, egindako hiru ateraldiren kronikak ekartzen dizkizuegu orrialde hauetan
San Fermin Ikastolako ikasleek oso gustuko dute bidaiatzea, urterik urte egiazta daiteke: egun bateko irteerak, Aste Zuria, Aste Berdea, ikasbidaia, Sócrates proiektuaren bidez atzerrira egindako bidaiak, bestelako trukaketak… Edozein aitzakia ona da txapela jantzi eta mundura irtetzeko.
Honakoan San Fermin Ikastolako ikasleek egindako hiru bidaia hautatu ditugu. Batetik, 1. batxilergoko ikasleek ekainean egindako ikasbidaia zoragarriaren kronika dakarkigu orain 2. batxilergoan dagoen ikasle batek. Nora eta Egiptora, bai! Bestea ez da hain exotikoa, Kataluniara egindako bidaia kontatzen baitigu DBH 3ko ikasle batek, baina badauka berezitasunik, izan ere, literatur lehiaketa bateko saria izan baitzen bidaia, eta euskarako irakaslearekin batera joan zen uztaila hasieran! Horretaz guztiaz hitz egiteko elkarrizketa bat egin diogu.
Eta, azkenik, Euskal Herritik atera gabe ere toki, jende eta euskalki berriak ezagutzeko aukera izan dezakegula adierazi nahi izan dugu. Horretarako, aurten Durangora egindako bidaiatxoa kontatu digute bi ikaslek.
Más en Sociedad
-
Con discapacidad, al volante y en marcha
-
Se entrega un hombre acusado de maltrato atrincherado en una casa en Alicante
-
La Fiscalía pide archivar la causa contra los profesionales del comité que autorizó la eutanasia a Noelia
-
Las víctimas de pederastia en la Iglesia navarra esperan que el acuerdo con el Estado se base en criterios objetivos y una reparación integral