Irakurgaien txokoa mezularia protagonista Idazlea: Toti Martínez de Lezea Itzultzailea: Josu Zabaleta Argitaletxea: Erein, 2012 Orrialde kopurua: 168
Toti Martínez de Lezea nobela historikoak idazteagatik ezaguna dugu baita Nur bilduma sortzailea izateagatik ere. Gaur, idazle handi honen beste lan bat aurkeztu nahi dugu, Erregearen mezularia. Beti bezala, maestriaz historian murgiltzeko eta historiaz jabetzeko aukera ematen digu.
Nafarroako erregea Santxo VII, Azkarra deitua, Marokora joaten da, emirraren alabarekin ezkontzeko asmoarekin. Kanpoan dagoen bitartean, bere lehengusu Gaztelako Alfontso VIII.ak Gasteizko hiribildu-gotorlekua konkistatzen du.
Otxoa Izurra gaztea Afrikara joaten da hau guztia adierazteko helburuarekin. Horrela, erregearen mezulari bihurtzen da eta, nola ez, abentura batzuen protagonista ere.
Idazleak dioenez, gazte literatur arloan berak idatzi duen lehenengo alea da eta gazteak bai literaturarengana bai historiarengana hurbiltzea helburu du liburu honek.