Bortzirietako euskal eskola publikoa, kalitatearen seinale
Bera, lesaka, igantzi, arantza eta etxalarren sei eskola publiko aurkitu daitezke, seirak kalitatezko d ereduaren ordezkari
Hauek gara bortzirietako bost herrietan biltzen garen ikastetxe publikoak.
Berako Ricardo Baroja IP Ricardo Baroja Beran kokatua dagoen D ereduko ikastetxe publikoa da. Azken 15 urte hauetan ikasleen bilakaera hagitz handia izan du. 2000. urtean 80 ikasle zituen, aurten, ordea 203 ikasle ditu. Eskolak zonalderako den Transizio Unitate batekin kontatzen du. Jantokia, garraioa eta haurtzaindegi zerbitzuak ere eskain-tzen ditu.
BERAKO TOKI ONA bhi Ikastetxe publikoa gara, eta gure helburua ikasle eta familien beharrak eta espektatibak betetzea da. Hori lortzeko, hezkuntza aukera zabala eskaintzen dugu (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa), eta ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz, ikasleen gaitasun pertsonalak, akademikoak eta profesionalak lantzen eta bultzatzen ditugu.
Etxalarko Landagain IP Gaur ezagu-tzen dugun Landagain eskola, txoko zoragarria batean aurkitzen da, Jauregieta auzoan. Nahiz eta herriaren erdian egon, erreka eta urki ba-tzuren ondoan dago. Igantzi, Aran-tza, Lesaka eta Berako eskolekin elkar lanean aritzen da.
Arantzako Herri Eskola Arantzako Herri Eskolak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko lehen zikloko ikasketak eskaintzen ditu. Landa eremu euskalduneko eskola txikia eta hurbila da, baina azken urteetan handitze lanak egin behar izan ditugu, herria eta eskola bizirik dauden seinale. Euskaratik eleaniztasunerantz goaz. 2013. urtean eskolaren mendeurrena ospatu genuen eta historia egiten jarraitu nahi dugu, ereindako hazien uzta gizarteari itzuliz.
Lesakako Irain Eskola Kalitatezko hezkuntza eleanitzean oinarritutako eskola publiko euskalduna gara .2 urtetik 12 urte bitarte eskolarizatzen ditugu. Gizartearen eskakizunei baliabide pedagogiko berritzaileak erabiliz erantzuten duen eskola eta aniztasuna positibotzat hartu eta guztien inplikazioa bultzatzen dugu. Aurten EFQM “Bikaitasunarekiko konpomezuaren” zigilua lortu dugu eta honek ilusioz betetzen gaitu bide honetatik aurrera egiteko.
Igantziko Herri Eskola 61 ikasle ditu. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eskaintzen ditu. Herriko haur guziak biltzen ditu eta horrek egiten gaitu indartsu. Munduari irekiak gara, euskaraz; gizarteari irekiak, prestakuntzaz; pertsonari irekiak, emozioen hezkuntzaz. Herrian sustraituta gaude eta ihar-tzen ez den zuhaitza izan nahi dugu.
Más en Sociedad
-
Alerta en Navarra por tormentas y granizo, con especial atención al sur
-
Las asociaciones LGTBI denuncian un repunte de las agresiones y delitos de odio
-
Navarra, la Comunidad con el porcentaje de aptos más elevado de la nueva PAU
-
La CHE advierte de posibles crecidas súbitas en barrancos y cauces menores de ríos en Navarra