Irailaren 7a arte egongo da zabalik matrikula-epea Zubiarte Euskaltegian
Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, irailaren 7ra arte egonen da zabalik Zubiarte euskalktegian matrikulatzeko epea, ikastaroak astean egun batekoak, bikoak, hirukoak edo lau egunekoak izan daitezkeelarik.
Astean egun batean autoikaskuntza eskainiko da, bi ordu Zubiarten eta lanak on-line egiteko konpromezua.
Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA.Bi egun astean: Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA bi saiotan (astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean); ordutegiak: 9:15-11:45, 17-19:30 eta 19:30-21:30. Mintzamena landuz: mailak B2-C1 (astearte eta ostegunean goizez), eta taldeak auzo eta herrietan goiz eta arratsaldez.
Hiru egun astean: Kanpoko ikastaroak, mailak A1, A2, B1 eta B2 hainbat ikastetxetan, ordutegia eguerdian, astelehen, astearte eta ostegunetan.
Lau egun astean, mailak B1 eta B2, astelehenetik ostegunera. Ordutegiak: 9:15-11:45, 17-19:30 eta 19:30-21:30.Matrikula Zubiarte Euskaltegiko web gunean egin behar da: https://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/, edo Zubiarte Euskaltegian bertan, Zubiarte, 13, 31620 Uharte.
Prezioei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago web orri horretan kontsulta daiteke edo Euskaltegira joz: posta elektronikoa: euszubia@educacion.navarra edo 848 431010 telefonora deitua.
Más en Sociedad
-
El Gobierno de Navarra detecta 38 alojamientos turísticos clandestinos
-
Julio Duart, médico del Hospital Universitario de Navarra, nuevo presidente de la Sociedad Española de Ortopedia Pediátrica
-
Educación realiza la adjudicación de contratos de maestros para el curso 2025-2026
-
Fallece Mirentxu Aguirre, firme defensora de la memoria histórica en Navarra y expresidenta de la asociación AFFNA-36